Eko-berrikuntza enpresetan, Europaren erronka
Europar Batasunak 31.585 M€ aurrekontua erabiliko du aurten ekoteknologiak bultzatzeko enpresa txiki eta ertainetan.
Eco-innovation ekimena enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna sustatzea du helburu. Eekimenak eko-berrikuntza bultzatu nahi du, ingurumenarekiko errespetutsuak diren produktu, prozesu, teknologia eta zerbitzu berriak lortzeko. Bideo honetan ekimena aurkezteko bideoa ikus dezakezu.
Ekimenaren lehentasunezko arloak hauek dira:
- Materialen birziklapena.
- Eraikuntzarako produktu jasangarriak.
- Jakien eta edarien sektorea.
- Ura.
- Enpresa ekologikoa.
Eco-innovation ekimenaren web orrian informazio gehiago aurkitu daiteke deialdiari buruz. Garatutako proiektuen zenbait adibide interesgarri ere irakur daitezke, besteak beste:
- Ehun-zuntzen bizitza berria.
- Ur zikinak garbitu banbu erabiliz.
- Adreilu zaharrak erabiltzeko aukera berriak.
- Telebista hondakinez egindako baldosak.
Ekoteknologien garapena Europaren lehentasun bat da eta Euskal Herriko enpresek ezin dute tren hori galdu. Mondragon Unibertsitatearen Ekoteknologiak eta Prozesu Industrialetan Ingeniaritza gradu berriak erronka horiek aurre egiteko profesionalak prestatzea du helburu.
+ No hay comentarios
Añade el tuyo