Ingeniería en eco-tecnologías industriales

Ekoingeniaritzak – Kurtso Hasiera Orona IDeO Innovation City-n

Ekoteknologia eta Energia Graduek hasiera eman diote ikasturteari

Joan den astean Oronak bere bazkide fundatzaileak omentzeko egindako ekitaldian Orona Fundazioa eraikina inauguratu ondoren, gaurkoan Mondragon Unibertsitateak ekoingeniaritzako gradu berriei hasiera eman die Hernaniko IDeO Innovation City-n. Ohikoa den bezela, lehenengo egunak ikasleak eta irakasleak elkarren artean ezagutzeko aproposak dira, eta horregatik 1. mailako irakasle taldeak ikasleei harrera egiten jardun da goizean zehar. Beste gauza batzuren artean, ikasleek unibertsitatearen eta bere ezaugarrien berri izan dute, eta baita bakoitzak aukeratutako tituluaren ezaugarri nagusiak gogoratu ahal izan ditu.

Unibertsitatearen eta tituluen aurkezpen saioak

Baina beharbada ikusmin handiena piztu duena, instalazioetara bisita izan da. Aldez aurretik kanpotik eta barrutik ikusteko aukera izan gabe, gaurkoa izan da ikasle guztientzako lehenengo bisita. Talde txikitan banatuta eta irakasleen laguntzaz beraien etxe berria izango denaren barrukoak ezagutu ahal izan dituzte. Horien artean funtzio anitzeko gelak eta laborategiak, lokal soziala (jantokia), liburutegia, … Aldi berean, dagoeneko martxan eta laster prest izango diren kirol kantxak ikusi ahal izan dituzte lokal sozialaren ondoan dagoen  terrazatik.

Lokal soziala eta terrazatik ikusten dena

Azkenik, IDeO plazara irtenda, Innovation City-a osotasunean ikusi ahal izan dute eraikin bakoitzean eragile nagusiak zeintzuk izango diren (Orona, Ikerlan, …) eta eraikin bakoitzaren ezaugarriak ezagutuz.

Zero eraikina (Orona) eta A3 eraikina (Ikerlan)

  Goiza ondo amaitzeko eta Mondragon Unibertsitatearen campus berria estrenatzen zutela aprobetxatu, gure historia txiki eta xumerako danon ilusioak islatzen dituen taldeko argazkia atera dugu. Hauxe da denon artean eraikiko dugun etorkizunaren abiapuntua.

1. mailako ikasle eta irakasle taldea

Mondragon Unibertsitateko langile eta irakasle taldea osatzen dugun guztion aldetik  mila esker gurekin proiektu hau partekatzeagatik eta ongi etorri!

Salir de la versión móvil