Ekotenologia eta Energia graduetako ikasleak Innobasque-k antolatutako ekintzan parte hartu dute
Bigarren urtez Innobasque-k Cleantech now ekintza antolatu zuen astezkenean Donostiako Kursaal-ean, eta bertan parte hartu zuten Mondragon Unibertsitateko Ekotenologia eta Energia Ingeniaritzako ikasleek, beste unibertsitate eta Lanbide Heziketako ikasleekin batera. Jardunaldiaren helburua hainbat enpresek proposatutako erronkei teknologia garbiak oinarri zituzten soluzioak ematea zen, talde lanean dinamika desberdinak jorratuz.
Horretarako ikasle guztiak talde mistoetan antolatu eta jardunaldiari ekin zitzaion. Enpresek aurkeztutako erronken azalpena entzun ondoren, ideia zaparradaren txandari heldu zioten parte hartzaileek, erronka bakoitzeko norberari bururatzen zitzaizkion ideiak horretarako prestatuta zeuden paneletan jarriz.
Jarraian, ideiez jositako panel bat hartu eta talde bakoitzak bere aldetik landu zituen, bakoitzaren alde onak eta txarrak eztabaidatuz, galbahea pasatuz eta aukeratutakoenkin grafikoki istorio bat antolatuz. Fase horretan enpresen ordezkarien laguntza izan zuten, bakoitzari egokitutako erronka hobeto azaltzeko eta zalantzak argitu ahal izateko.
Bazkariaren ondoren eta egunari amaiera emateko, goizean zehar landutako ideiak gauzatu behar izan zituzten hainbat materiale erabiliz (sokak, plastilina, globoak) erabiliz prototipo txiki bat eraiki ahal izateko. Prototipo horiek oinarri moduan hartuta berriro ere enpresako arduradunei kontatu zieten pentsatutako soluzioak, eta hauek ideia onenak aukeratu zituzten.