Ekoingeniaritzako ikasleek gymkana eta hamaiketakoa antolatu dute eguna ospatzeko
Poliki-poliki Ekoteknologien Ingeniaritza eta Energiaren Ingeniaritza hartzen dituen Mondragon Unibertsitateko campus-a girotzen ari da, eta bere bigarren urtean iaz hasitako euskararen egunaren ospakizunari bi ekintza gehitu dizkio aurten.
Eguraldiaren ezegonkortasun eta giro freskoaz ahaztu, eta gymkana dibertigarria egin dute parte hartu duten 21 taldeek (100 ikasle baino gehiagok). 8 frogek osatu dute gymkana eta bertan uztartu dira abilezia eta indarra aurrez-aurreko lehian: lokotxak, zaku-lasterketa, gurdi-lasterketa, lokotxak, zapiaren eta globoen jokoa, sagarraren jokoa eta sardinak latan. Antolaketako ikasleek eskeinitako sariak beharrezkoa zen emozia erantsi dio goizari: irazbazten zuen taldearentzat afaria.
Goiza borobiltzeko eta indarrak hartzeko hamaiketakoa prestatu dute ikasleek eta unibertsitako langile/irakasleek. Txistorra eta tortilla pintxo goxoak saldu dituzte, gazta eta eztia zozketatzearekin batera, bildutako dirua egunarekin bat zetorren helburu batentzako: guztion artean 2015ean egingo den Korrika 19-ko kilometroa erostea.
Zorionak parte-hartzaile guztiei eta datorren urtean errepika dezagula!
Eguneko argazki bilduna osoa Flickr-eko galerian.