Energia eta Ekoteknologiako ikasleek inentzia-bolante bat diseinatu eta gauzatu dute proiektuan
Iaz haize abiadura baxuetan funtziona zezakeen ardatz bertikaleko haize-errota izan bazen 1. mailako proiektua, aurtengoan ideia berri bat proposatu zaie 1. seihilabeteko proiektu moduan Energiaren Ingeniaritza eta Ekoteknologien Ingeniaritzako ikasleei. Igogailuen funtzionamendua hartu da abiapuntu moduan, eta egon zitezkeen aukera desberdinen artean, intertzia-bolante edo flywheel-a aztertu da. Teknologia hori erabiliz, igogailuaren energia potentziala inertzia-gurpilaren energia zinetikoa handitzeko erabiltzen da jaitsieretan. Igoeretan berriz, gurpilaren energia zinetikoa berreskuratzen da igogailuaren kontsumoa murrizteko.
3 asteetan zehar azterketa fisiko osoa egin, datuen tratamendua eta informatizazioa eta eskala txikian maketa bat diseinatu eta eraiki dute ikasleek. Aurrena, sistemaren dinamikaren eredu teorikoa garatu beharko dute, ibilbidearen muturretan gertatzen diren noranzko aldaketak ere deskribatuz. Eredu teoriko hori sistemaren eraginkortasun energetikoaren parametro nagusiak aurkitzeko eta haien garrantzia eztabaidatzeko balio izan die.
Parametro nagusi horiek zeintzuk izan zitezkeen ikusita, talde bakoitzak bere diseinu proposatu eta eraiki du, eta higidura esperimentalki deskribatzeko aldiuneko posizioaren datuak lortu dituzte ultrasoinuen sentsorea zuen Arduino baten bitartez. Datu horiek Matlab-era pasa eta informatikoki tratatu ondoren hasieran proposatutako eredu sinplearen artean eta errealitatearen arteko desberdintasunaz ohartu dira. Gauzak horrela, beheko puntuan gertatzen zen talkaren leheneratze koefizientea, edo soken marruskadura kontuan hartuta eredu errealago bat lortu ahal izan dute.
Amaitzeko emandako soluzioaren inguruan eztabaidatu dute. Energiaren ikuspuntutik, egokia al da flywheel-a erabiltzea? Energia aurrezten al da, edo sistemari sartutako masa energia kontsumo handiagoa al dakar balio batetik aurrera? Horrelako sistemarekin, CO2 emisio gutxiago egongo al zen ez erabilita baino?
Proiketuari amaiera emateko, laborategian sistema abian jarri eta talde bakoitzak emandako soluzioa aztertu da. Zorionak talde guztiei egindako lanagatik!
OHARRA: Maketa erakusketaren galeria osoa Flickr-en ikus dezakezue.