Xabier Barrutieta proiektuaz mintzo da Euskadi Irratian
Joan zen igandeko Ekosfera irratsaioak Ideo proiektuko arkitektoa, Xabier Barrutieta, elkarrizketatu zuen. Proiektua eta eraikinak modu orokorrean aurkezteaz gain, energiaren aldetik eraikin multzoak dituen ezaugarriak nabarmentzen dira:
- Parkea energetikoki autosufizientea da, energia modu garbian eta lekuan bertan sortzen.
- Ez du energia fosilik erabiltzen eraikinen egokitze klimatikorako. Beroa geotermiaz, solar termikoa eta biomasarekin asetzen dira bero beharrak.
- Energia elektrikoari dagokionez, Orona Zeroren estalkiaren orientazioak behar elektriko handienak asetzen dira.
- Eraikinak efizientzia energetikoa optimizatzeko pentsatuta daude (orientazio eta itxidura egokiak).
Horretaz gain, proiektuaren giza dimentsioaz ere hitz egin da: enpresak (Orona), ikerketa zentroak (Ikerlan) eta hezkuntza munduak (Mondragon Unibertsitatea Ekoteknologia eta Energia ingeniaritza graduekin) osatzen dute triangelua, Orona Fundazioaren elkarrekintzaren eragile lanak izanik.
Elkarrizketa osoa behean duzue entzungai.