Ingeniería en eco-tecnologías industriales

San Pankrazio 2015 Donostialdeko campusean

Ekoteknologia eta Energiaren Ingeniaritzako ikasle eta langileek jaia ospatu zuten Orona Ideon

Joan zen urtean Eskola Politeknikoko jaia lehenengo aldiz Donostialdeko campusera zabaldu ondoren, San Pankrazio ospatu zuten bertako ikasle eta langileek maiatzaren 7an.

Orona Fundazioa eraikinaren kanpoaldean antolatutako gune desberdinetan hainbat kirol eta jokoetan parte hartzeko aukera izan zen goizean goiz hasita: futbola, saskibaloia, dardoak, Wii-a, toka, mahai-tenisa, …

Aktibitate guztietan parte hartze handia izan zen, eta hainbeste aktibitate fisikoaren artean sabela dantzan jarri eta zintzurra bustitzeko aukera izan zen ere ikasle eta langileek batera antolatutako hamaiketako ederrean.

Jaiari jarraipena emateko 120 lagun bildu zituen bazkariak, eta horren ostean txapelketa eta jolasen irabazleek beraien sariak jaso zituzten, falta ezineko mus txapelketa hasi baino lehen. Bazkaloste luze eta animatua izan zen, eta hortik aurrera gertatutakoak norberak dakizki 🙂

Zorionak irabazleei, jaian parte hartu zenuten guztioi eta eskerrik asko antolaketa lanean ibilitakoei. Gora San Pankrazio!

OHARRA: Argazki galeria osoa Flickr-en ikus dezakezue

Salir de la versión móvil