Energia eta efizientzia eraikinetan
Legedi berriak hainbat aukera eskeini ahal dio Energia Ingeniariari energia zerbitzuen enpresen eskutik
Ingurugiroa zaintzeko erronkarekin lotuta Europar Batasunak aspaldi jarri zuen bere ikusmira eraikinen energia efizientzian, eta bere lehentasunen artean kokatu zuen 2002 urtean 2002/91/CE Zuzentaraua argitaratu zuenean, energia kontsumoaren %40 eraikuntzaren arlotik zetorrela antzeman eta gero.
Ordutik hona hainbat urrats eman dira Europako herrialdeetan legediak egokituz. Etxebizitza eta eraikin berriak izan ziren “energia ziurtagiria” lortzeko prozesuan sartutako lehenak, eta laster txanda helduko zaio saldu edo alokatu nahi den edozein etxebizitzari, berria ala zaharra izan.
Zer da energia ziurtagiria? Eraikin edo etxebizitzaren kontsumoa eta CO2-ren isurtzeen balorazioa da. Azken urteotan etxetresnek daukaten kontsumoa eta efizientzia ebaluatzen dituzten etiketak ikusten ohitu gara. Antzerako formatoa izango du eraikinen kasuan erabiliko den etiketak. Eraikinak koloreka sailkatuko dira, A kalifikazioa (efizientziarik handiena) berdez idenfikatuz eta G kalifikaziorako (efizientziarik txikiena) gorria erabiliz. Eraikinaren azterketa egiten denean jasotako kalifikazioarekin batera, daukan maila hobetzeko gomendioak emago dira, koska bat edo bi gora egiteko.
Hainbat erakundek txalotu du neurri hau indarrean sartzea, kontsumitzaileen erakundeak besteak beste, etxebizitza efizienteen eskaria handituko delakoan, kontsumitzaileek irizpide ekologikoak konparatzeko aukera izango duelakoan eta krisiaren aurkako burrukan aurrezpenak lortu ahal izango delakoan.
Beraz, aurreikuspenak betetzen badira, eraikuntzaren arloak kualifikatutako profesionalen eskaria handituko du behar berri honi erantzuna emateko, eta bertan Energia Ingeniariak bere esparrua topa dezake.
+ No hay comentarios
Añade el tuyo