Efizientzia energetikoa


Efizientzia energetikoa (batzuetan eraginkortasun energetikoa ere deitua) produktuak eta zerbitzuak eskaintzeko beharrezkoa den energia-kopurua murriztea helburua duen ahaleginen jardutea da. Beste era batera esanda, energia kontsumoaren optimizazioa da.

Energia murrizteko motibazioak askotarikoak dira. Kontsumitzaile zuzenak diren norbanako eta elkarte kontsumitzaileentzat energiaren erabileraren murrizketak energia kostuak murriztea dakartza eta ondorioz, energiaren teknologia efizienteen aplikazioak kontsumitzaileen kostuan aurreztea dakar. Produktuak fabrikatzeko prozesuen beharrezko energiaren murrizteak, produktuaren fabrikazio kostuan beheratzen ditu, ondorioz piezaren kostua murriztu daiteke. Murrizketa hauek produktua erakargarriagoa egiten du kontsumitzaileentzat eta honek salmentak igo ditzake, ondorioz irabaziak maximizatuz. Kosteez gain, energiaren murrizpenak emisioak (CO2, …) murriztea dakar eta ondorioz, ingurugiroarekiko inpaktua txikitzen da, produktu edo zerbitzua jasangarriagoa bihurtuz

Efizientzia energetikoaren praktikak askotarikoak dira. Adibidez, eraikuntzak isolatzeak barnealdeko tenperatura erosoa mantentzeko beharrezko hotz edo bero energia murriztea dakar. LED argiak instalatzea edota sabaileihoak erabiltzeak behar izanezko argi-maila lortzeko beharrezko energia murrizten du. LED bonbilla baten kontsumoa bonbilla tradizional batena baino %92 gutxiago izatera iritsi daiteke. Etxetresna efizienteak erabiltzeak ere, asko murriztu dezake beharrezko energia. A+++ hozkailu batek (efizientzia energetiko altuko hozkailu batek), G etiketa duen hozkailu batek(efizientzia energetiko gutxiko hozkailu batek) baino 4 aldiz gutxiago kontsumitu dezake

Efizientzia energetikoa ez da energiaren zaintzearekin nahastu behar (energy conservation, ingelesez), nahiz eta biak beharrezko energia murrizteko teknikak diren. Energiaren zaintzea, energiaren kontsumoa murrizteko beharrezko energia zerbitzua gutxitzean datza. Bien artean bereizteko, adibidez: Hozkailuaren atea ahalik eta gutxien irekitzea Gutxiago gidatzea energia kontserbazioaren adibidea da. Erregai kopuru berdinarekin kilometro-kopuru gehiago egiten auto batekin betiko kantitatea gidatzea energia efizientziaren adibidea bat. Berogailuaren termostatoa 23 gradutan jarri beharrean 19 gradutan jartzea energia kontserbazioaren adibidea da. 23 gradutan etxea mantentzeko energia gutxiago xurgatzen duten berogailu efizienteak jartzea energia kontserbazioaren adibidea da.

Efizientzia energetikoa, energia motaren arabera sailka daiteke: Efizientzia termikoa, efizientzia elektrikoa, efizientzia mekanikoa, efizientzia elektrikoa, efizientzia elektromagnetikoa, argi-efizientzia, …

Sailkatzeko beste era bat, aplikazioaren araberako sailkapena da: Etxeko efizientzia energetikoa (berogailu eta ur beroa, etxetresnak, argiteria,…), industria, eraikuntzen diseinua, garraioa, …

Aurrerago jarraituko dugu efizientzia energetikoaz hitz egiten eta gehiago sakontzen, beraz adi egon!

+ No hay comentarios

Añade el tuyo