Energia elektrikoa sortzeko teknologiak aztergai


Energia Ingeniaritza egiten ari diren ikasleak sistema desberdinak aztertu eta aurkeztu dituzte

Edozein Ingeniaritzaren 1. mailan oinarrizko ikasgaiak landu ohi dira: Matematika, Fisika, Kimika, Adierazpen grafikoa, …Horiekin batera, Mondragon Unibertsitatean 1. mailatik tituluaren helburu nagusietara lehenengo hurbilketa bat egiten saiatzen gara.

Horren adibide dira Energiaren Ingeniaritza Graduko Energia sistemen hastapenak eta Energia eta jasangarritasuna ikasgaiak, 1. eta 2. seihilabetean hurrenez hurren. 1. seihilabetean ikasleak jorratzen ari diren gaien artean, energia elektrikoa sortzeko dauden sistema desbedinak aztertzea izan da horietako bat.

Aztertutako teknologia/sistemen artean energia berriztagarrietako sistema eta energia konbentzionaleko sistemak zeuden, besteak beste: eguzki zentral fotovoltaikoak, eguzki zentral termikoak, energia geotermikoa, biomasa, eolikoa, hidraulikoa, marea-energia, olatu-energia, energia nuklearra, …

IMG_2196recol

Hainbat helburu betetzea bilatzen zuen lan honek:

Helburu teknikoak: Esan bezela energia elektrikoa, sortzeko sistema desberdinen inguruko ezagutzan sakontzea, ordura arte izenez bakarrik ezagutzen zituzten sistema batzuk baina baita erabat ezezagunak ziren sistemak ere jorratuz.

Azterketaren sakontasuna ebaluatzeko, atal desberdinak landu behar zituzten derrigorrez: sistemaren atzean dagoen oinarri fisikoa/kimikoa, sistema horren bitartez Europa eta mundu mailan sortutako energia kopurua, sistema gauzatzeko behar den teknologia (elementuak), ingurugiroaren gainean sistemak eragindako inpaktua (abantailak/desabantailak) eta sistema horren jasangarritasuna. Azkenik, sistema hori erabiltzen duen adibide erreal bat (existitzen bada) jarri behar zuten

Baina konpetentzia teknikoez gain, ingeniariek behar dituzten zeharkako konpetentziak ere landu behar zituzten, gradu osoan zehar egingo duten moduan: taldeko lana, informazioaren bilketa/aukeraketa, idatzizko eta ahozko komunikazioa.

IMG_2192

Gauzak horrela, egindako lana txosten tekniko baten bildu eta talde guztiak aurkezpena egin zuten klasekide eta irakasle taldearen aurrean, baita galdera zorrotzei erantzun ere. Modu honetan, pixkana-pixkana 1. seihilabetearen amaieran landu beharko duten proiektuaren kontzeptuera eta metodoetara (POPBL metodologia) gerturatzen ari dira ikasleak. Baina hori guztia beste batean kontatuko dizuegu.

Zorionak egindako lanagatik!

+ No hay comentarios

Añade el tuyo