Futbol txapelketa


Badator, badator… ekoingeniaritzen futbol txapelketa!

Sari nahikotxo izango ditu txapelketa honek, bai zelaian parte arte dutenentzat zein porra ezberdinetan parte hartzen dutenentzat. Hori bai, horretarako… jolastera animatu behar! Ingeniariak futbolari onak ez direla entzun dugu sarri; kontrakorik erakutsi nahi?

Parte hartzeko arauak:

  1. Mondragon Unibertsitatean matrikulatuta egotea beharrezkoa da
  2. Ondorengo Facebook orrien jarraitzaile izatea beharrezkoa da:
    1. MU Donostialdea – ideo
    2. Kirol Zerbitzua Mondragon Unibertsitatea
  3. 6 jokalaritako taldea osatu behar duzu: 5 jokalari eta aldaketa bat. Taldearen izena eta partaide bakoitzaren izen-abizenak, hala nola kurtsoa eta gradua, Kirol Zerbitzuari bidali beharko zaizkio.
  4. Partidu bakoitza jolastu ahal izateko gutxienez taldeko 5 kidek aurkeztu behar dute.
  5. Partiduak arratsaldeko 19.00tan jolastuko dira, argitaratuko den egutegiaren arabera. Alde guztiak ados egonez gero aldaketak onartuko dira.
  6. Astero partiduen egutegia bidaliko da; ordutegian aldaketaren bat behar izanez gero, gutxienez bi eguneko epearekin jakinaraziko da Kirol Zerbitzuan eta ordutegi berria, partaideen artean adostuko da.
  7. Partida batera talderen bat aurkeztu ezean, 3-0 ko emaitza jarriko da. Partidaren bat ezin baduzue jokatu, aste bete lehenago abisatu Kirol Zerbitzuan eta aurkako taldeari (Kirol Zerbitzuan eskatu aurkarien tfn zenbakia).
  8. Jokatzen duten 2 taldeek aukera balute, ordutegi aldaketa adostu daiteke.
  9. Txapelketaren formatoa behin talde kopurua ezaguna denean argitaratuko da. Gauza bera gertatuko da bestelako lehiaketa edota porra
  10. Sailkapen orokorra egiteko, irabazitako partiduek 3 puntu balioko dute eta berdinketek 1.
  11. Sailkapenean berdinketa egonez gero, 1.go berdinduta dauden taldeen arteko emaitza hartuko da kontuan, eta berdinketa mantentzen bada, aldeko eta kontrako golen kopuru ezberdintasuna.
  12. Partidu bakoitzeko emaitzak, kirol zerbitzuan jakinaraziko da.

Txapelketarako beharrezko material guztia harreran izango dugu. Partida egunean etorri beharko zarete txapelketarako materiala hartzera, eta hurrengo egunean bueltatu beharko duzue, gainontzekoek ere erabili ahal izateko.

+ No hay comentarios

Añade el tuyo