Ingeniería en eco-tecnologías industriales

Master bat ikasi beharko nuke, ala ez?

Oraindik denbora falta den arren, Graduko zenbait ikaslerentzat erabakitzeko eguna gerturatzen ari da: zer egingo dut datorren urtean? Ikasten jarraitu, ala lanean hasi (edo lana bilatzen hasi)? Egia esan guk hemen, Donostian, abantaila bat dugu: Prozesu industrialen Ekoingeniaritza Graduan: Master askori sarbide zuzena eskaintzen du. Hala ere, gaurko gure helburua beste bat da:

Master bat egitearen aldekoak eta aurkakoak

Erreferentziatzat Ingeniaritza Industrialeko Masterra hartuko dugu, oso gertukoa baitugu: hemen bertan, Galarretan (Hernanin), dugu master hau. Eta esandakoa, objektiboak eta zintzoak izaten saiatuko gara, gairik arraroenei muzin egin gabe:

  1. Merezi al du?

Bai, benetan sinetsita baldin bazaude. Master honek ate ASKO zabalduko dizkizu (zenbait oposaketetan ere da baliagarria!), beraz merezi du, benetan. Hori bai, lan asko ere eskatzen du trukean, eta beraz zure jarrera “tira, apuntatuko naiz eta ea zer gertatzen den…” edo antzerako baten bat baldin bada, bitan pentsa ezazu. Gai oso anitzei buruz ikasi egiten da hemen: eraikuntza, makinen kalkulua eta diseinu mekanikoa, enpresen kudeaketa, energiaren sorkuntza, simulazioa, etab. Hortaz, soilik gai hauengatik merezi du.

  1. Garestia al da?

Bai. Soilik matrikula eta euroak begiratuz gero, bai (eta guk hori gureari buruz diogu, ez dela merkatuko garestiena ezta gutxiago ere!)

Baina ikusi ezazu honela: 2 urtetako masterra da, eta bigarren urtean (ordaindutako) enpresa proiektu batean aritzen zara denboraren %75ean. Ondorioz, kostua erdira jaisten da. Gainera, lanen gehiengoak lan egiten du ikasten duen bitartean (zenbait kreditu aitortzeko ere balio du, bide batez).

  1. Zaila da?

Erreza ez da, baina zailtasunik nagusiena lan kargatik dator: irakasgai asko dira, eta gehienak batera gertatzen dira, lanak eskatzen dituzte denek. Edukiei dagokionean, jasotzen dituen pertsonaren araberakoak dira (noski!). Zenbaitek kudeaketa kontuak ez dituzte atsegin, besteek termodinamika, eta beste askok guztiz kontrakoa, hauetan poz-pozik aritzen dira.

Zailtasun teknikoa? Justua. Ez gehiegi, eta momentu puntualetan.

Ez ahaztu ikasleen erdiak gutxienez lanarekin batera tartekatzen dutela eta gauza biak aparteko arazorik gabe ateratzen dituztela aurrera; hortaz, ezin horren zaila izan!!

  1. Polita al da? Erakargarria?

Aurrerapen bat egingo dizuegu: gustuko izango dituzuen irakasgaiak egongo dira, eta gustuko izango ez dituzuenak baita, bizitza bezala. Gai oso ezberdin pila jorratzen dira, baina egia da normalean ikuspuntu interesgarri batetik aztertzen direla, mundu errealean oso integratua. Oinarrizko kontzeptu zientifikoak oso urruti geratzen dira…

  1. Eta lan egiteari buruz, zer?

Ea: guk ez dizugu lan bat aurkituko. Baina masterraren bigarren urtean enpresa bati lotutako proiektu bat egingo duzu, eta hor aukera bat izango duzu: hortik aurrera faktoren askoren menpe egongo da kontua, hala nola ikaslea, enpresa, momentua, planeten kokapena…

Hori bai: gaur egun enpresa gehienek master bat eskatzen dute jendea kontratatzerako orduan, beraz…

  1. Eta lanean hasten banaiz eta aurrerago hasten banaiz masterra?

Hemen bai emango dugula iritzia: Ez dugu hau gomendatzen. Behin unibertsitatea utzitakoan, asko kostatzen du berriz ere erritmoa hartzea. Ulertzen dugu 22 edo 23 urterekin lan egiteko gogoak izatea, ikasteaz nekatuta egotea, baina urtebete baino ez da, beraz eustea komenigarria da! Azken finean, masterra amaitzerakoan beste 40 urte izango dituzue gutxienez lan egiteko: nahikoa, ezta? 🙂

  1. Zentzuduna al da ikastea eta lan egitea batera?

Bai, zalantzarik gabe bai. Ez egin jaramon hortik entzun ditzakezu horiei: gure ikasleen %70ak lan egiten du ikasten duen bitartean, eta masterra gainditzen dute aparteko arazorik Gabe, beraz oso zentzuduna den zerbait da aukera hau.

Laburbiltzen:

Esfortsu erlatibo bat suposatzen dut masterra egiteak (bai ekonomikoki zein lanari dagokionean), baina urte batera mugatzen da. Trukean, ezagutza eta titulazio oso erabilgarri bat utziko dizu. Gure gomendioa: egin ezazue!!

Exit mobile version