Datorren asteartean, apirilak 4, Korrikaren XX. edizioa Hernanitik pasatuko da. Eta aurten Orona Ideo campuseko ikasleek kilometro erdia erosi dute, urtean zehar dirua biltzeko hainbat ekintza antolatu eta gero. Hori dela eta, campusean zenbait ekintza antolatu dira:
- 10.45: klaseak etengo dira.
- 11.00: KORRIKA iritsiko da Hernanira
- 11:25: Mondragon Unibertsitatearen tartea. Testigua Lidl supermerkatuaren inguruan hartuko dugu. Testigua ikasle batek eta irakasle batek eramango dute erdibana.
Jarraian Galarretara bueltatuko gara eta ondorengo ekintzak egongo dira:
- 12.30: Jurgi Ekizaren kontzertu-hitzaldia (Willis Drummond taldeko abeslaria), PBL gelan.
- 13.30: jatordu osasuntsua lehen solairuko pasilloan (Kirol zerbitzuak antolatzen duen Osasun Astearen harira).
- 14.30etan klaseak hasiko dira berriro ere.
Ekintza hau unibertsitateaz kanpoko pertsonentzako ere irekia izango da, hala nola unibertsitateko beste langile guztiei. Kasu honetan, kontzertu eta luntxean parte hartzeko asmoa dutenek idatzi mesedez hurrengo emailera: hlegorburu@mondragon.edu . Sarrera askea izango da aforoa bete arte.
Kontzertu eta luntxean parte hartzeko asmoa duten ikasleek gelako ordezkariari esan behar diote.