Champions League-eko finala argitzen
Egunotan, Champions League finala tarteko, Cardiffeko stadiumeko irudi hau ikusi dugu hainbat tokitan. Gu bitxikeria batean fijatu gara: zuek ere ikusi al duzue?
Ba bai, zelaiari argia “ematen” ari diote. Ureztatu beharrean, “argitzen” dabiltza.
Gaur eguneko estadioek ahal bezain itxiak izateko joera dute: ikusleak busti ez daitezen (ordaindutako eta gero, hotz eta busti amaitzea ez dirudi onargarria), jokoaren kontuengatik (haizea gelditzearren, esaterako), telebistaren arrazoiengatik (argia eta soinua hobeto gera daitezen pantailetan), edota segurtasunagatik (dronak erabiliz arazorik gerta ez dadin; bai, ez gabiltza txantxetan).
Zelaiak horrenbeste ixtearekin batera, argi naturalak gero eta gutxiago jotzen die landareei. Eta argi barik, landareak hiltzen dira, edota ez dute behar haina bizitasun agertzen. Horregatik argi artifiziala emateko beharra, hil ez daitezen.
Energia kontsumoa, noski, itzela da. Beharra ere zalantzan jartzeko modukoa: argi dago diseinua garatzeko orduan alderdi hau ez dela kontutan izan ezertarako.
Eta hau soilik Champions League finala gertu dagoelako egiten dutela? Ba ez: ea zelai hau ezaguna egiten zaizuen…
PD ba al dakizue zenbait futbol-zelaitan, Bernabeun kasu, berogailuak dituztela armailetan? Bero pila sortu, eta dena atmosferara bota…
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu