Fukushimak ez zuen inor hil. Fukushima gabeziak 1200 pertsona hil ditu.
Mundu guztiak oroitzen dut Fukushimako zentral nuklearraren istripua. Lurrikara bat eta gero, eta horrek ekarritako tsunamiaren ondorioz, zentralak egitura kalteak jaso zituen. Hozketa sistemak kale egin zuen eta irradiazioa itsasora eta atmosferara irten zen. Zer ondorio izan zuen horrek?
Istripuan ez zen inor hil. Askatutako irradiazioak ez zuen inor hil momentu hartan, eta ez dirudi gaixotasun kopuruak gora egin zuenik ingurunean, ez behintzat tiroide-kantzerra modukotan erreparatuz gero. Ez leherketetan ez suhiltzaileen lanetan ez zen hildakorik gertatu. Zenbait ikerketek diote (baina ez dute baieztatzen) irradiazioak zuzenean sortu zituen heriotzak 130 izan zirela, nahiz eta datu hori ez dago kontrastatuta eta ez da erraza suertatuko halakorik egitea.
Istripuak, ordea, zenbait ustegabeko utzi zituen:
- Istripuak itzalketa nuklearra ekarri zuen: herrialdeko zentral nuklearrak gelditu ziren.
- Beharrezko energia elektrikoa sortzen jarraitzeko, “ikatz gehiago erre zen”, hau da, zentral termikoen sorkuntza areagotu zen (hauek ikatza eta gas naturala darabilte erregai bezala).
- Honek elektrizitatearen prezioaren igoera ekarri zuen, eta horrek aldi berean zenbait familiek ordaintzeko arazoak izatea ekarri zuen. Batzuk, ondorioz, hotzaren hotzez hil ziren.
Guztira, 1 200 pertsona hil zirela uste dute zenbait ikerkuntzek. Beste behingoz, usteak baino ez, baina guzti horren atzean egiazko zerbait badago: hotzak istripu nuklear batek baino jende gehiago hil du.
Badaude beste estimazio batzuk, istripuak eragin zuen jende mugimenduaren ondorioz 1 000 pertsona hil zirela dioten horiek. Inoiz ez da jakingo ziurtasun osoz, baina agerikoa dirudi erlazio bat badagoela.
Energia nuklearrak elektrizitatearen kostua prezio baxutan mantentzen laguntzen du, eta gainera atmosferara botatzen ditugun emisioak gutxitzen laguntzen du. Trukean, segurtasun arazo bat sortzen du zein, gaur egun, modu nahiko onuragarri batean konpontzen den (bai ondakinak, zein istripuak, hala nola erasoak jasateko arriskua).
Energia nuklearra onartzeko prest gaude? Gogoratu ezazue energia iturri honen garapena alde batera utzi duten herrialdeetan (Japonia eta Alemania kasu) jadanik ez dute beraien CO2 isuriak gutxitzen (eta gauza bera esan daiteke bestelako isurien inguruan). Eta baita, OMSaren hitzetan, kontaminazio atmosferikoak milioka pertsona hiltzen dituela urtero.
Zuen iritzia argitzen duzuen bitartean, oso ezaguna ez den informazio bat: ikatzaren errautsa nuklearren ondakinak baino radioaktiboagoa izan daiteke!
PD: Azkenaldian inork gutxik esaten du ezer energia gutxiago erabiltzeari buruz…
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu