Iruzurtiaren sindromea


Asko gara noizbait horrela sentitu garenak. Ez egun batean edo bitan, denboraldi luze batean baizik: gure lanerako balio ez dugula pentsatzen dugu eta iruzur egiten gabiltzala sinestarazten diogu gure buruari.

Gizon zein emakume, gazte zein nagusi, inor ez dago salbu. “Nik honetarako ez dut balio” gure buruari esan, “nik hau ez dut ulertzen eta besteek bai” sinistu arte errepikatu, “egunen batean harrapatuko naute, nik ez dakit honen inguruan ezer!” beldur izan, “itxurakeriatan baino ez nabil”, “besteek nik baino gehiago dakite” eta tankerakoak.

Inoiz horrela sentitu bazara, ez zara bakarra. Eta izen bat du horrek: iruzurtiaren sindromea. Zuk besteek haina dakizu, besteek pasa duten prozesua igarotzen zabiltza, ingurukoen abiadura berdinean ikasten duzu… baina ez duzu hori sinisten.

Sindromeak ez du betirako irauten adituen esanetan, eta bakarrik “konpondu” daitekeen kontu bat da. Ez da gaixotasun bat, baina zaindu ezean antsietatera eta bestelakoetara eraman dezake. Ingurukoen laguntza behar du, baina norberaren zintzotasuna gauzak onartzeko orduan, baita. Honek ez dauka erlazioa ikasteko erraztasunarekin edota gainditutako irakasgaiekin, ez edo nagusiaren begitan ezagutza duzula erakustearekin edota lan asko egin eta emaitza eskasak lortzearekin. Hau zure buruan dago.

Denok egiten ditugu gauza batzuk ondo eta beste batzuk gaizki. Sekula ez dute 2 pertsonek lan “kantitate” berdina egingo ezta, edota lan berdina eginda emaitza berberak lortuko. Baina sindrome hau ez doa honi buruz: hau gure osasun mentalari buruz doa.

Azkena: badakizue norengan duen eragin gehien sindrome honek? Ikasketa girotan mugitzen den jendearengan, bai ikasle zein irakasle.

Zaindu. Eta zaindu zure ingurukoak.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu