Ingeniería en eco-tecnologías industriales

Zer hartu behar dugu kontutan auto elektriko bat aukeratzerakoan? (auto elektrikoak I)

Jende askok galdetzen du (eta galdetzen digu) auto elektrikoen inguruan. Informazio eta ezagutza falta handia dago gure inguruan, baina neurri berean dago interesa. Ondorengo artikuluetan, modu sinple batean kotxe hauen funtsa azaltzen ahaleginduko gara, edonork ulertzeko moduan. Agian momenturen batean gehiegi sinplifikatuko dugu, baina nahiago hori kontrakoa baino.

Batzuetan (gutxitan) zenbakiak botako ditugu. Bestetan, berriz, azalpen sinple batzuk emango ditugu. Baina, gehienbat, sarri entzuten ditugun galderak erantzuten ahaleginduko gara.

Galdera gehiago baduzu, bota lasai! Poz-pozik erantzungo ditugu!

Hemen duzue lehena:

 

Zer hartu behar dugu kontutan auto elektriko bat aukeratzerakoan?

 

Gehien begiratu behar duzuna, noski, bateriak dira. Edota kargarekin erlazioa duten kontuak, behintzat. Oinarriak:

 

Baterien tenperatura.

Baterien tenperatura kontrolatzeko, likidoa erabili behar du kotxeak. Hala egin ezean, Nissan Leaf-ak izan dituen arazo berbera izango duzu: baterien karga ahalmena erdira jaitsiko zaizu urte pare bat eta gero.

Asko berotuz gero, baterien materialak degradatu eta beraien ahalmena izugarri murrizten da. Leaf-ak haizegailuen bitartez hozten du (hau da, gutxi hozten du, asko jota inguru-tenperatura arte), eta horregatik teorikoki 200 km egin zitzaketen autoek 80 inguru egin ditzakete gaur egun.

Bide batez, bateriak likidoz ez hoztea legez debekatzeko proiektua dabil bueltaka duela zenbait urte… Oraindik ez da ezarri.

Baterien tamaina.

Galdera hau “Zenbat energia metatu dezakete bateriek?” edota “zertarako erabili behar duzu autoa?” dei genezake baita.

Auto elektrikoek hiri barruan oso gutxi kontsumitzen dute. Arrazoi nagusia, beraien par maximoa (hau da, “indarrik gehiena”) abiadura baxutan dutela da. Beraz oso erraza suertatzen zaie mugitzen hastea edota abiadura baxutan mugitzea.

  1. Bateria “handia” duen auto bat hartu, kilometro asko egiteko gelditu gabe.
  2. Oso azkar kargatzen den auto bat hartu, eta bide erdian 20 minututan kotxea kargatu.

Bateria handia duten autoen artean Porsche Taycan aurkitu dezakegu, adibidez (90 kWh inguru). Garestia, bai, baina ez horrenbeste (tira, bai, horrenbeste ere bada).

Karga azkarrekoen artean, momentuz, bakarra dago: Tesla. Eta ez azkar kargatu daitekeen bakarra delako, baizik eta azkar kargatzen duten kargadore sarea duelako (superchargers izeneko horiek).

Atal honek, agian, bere azalpen bereziak behar ditu. Beraz, hurrengo atala hau da:

 

Karga azkarra.

Puntu hau oso garrantzitsua da… kasu gehienetan. Ez beti.

Adibide batekin azalduko dugu: Donosti – Madril egin nahiko bazenu auto elektriko batekin, zeinek 400 km-ko autonomia daukan (gaur egun, nahikotxo da hori) eta ez baduzu 80 km/h-ko abiaduran joan nahi, bide erdian gelditu eta kotxea kargatu beharko duzu. Izan ere, zenbat eta azkarrago joan, gero eta kontsumo altuagoa izango du autoak. Horra arte, dena ondo. Gasolina edo diesel batekin bezala.

Kargadore erdiazkarretan (nahiko komunak diren horietan, normalean azkarrak deitzen zaie), autoa ordu betez kargatzen jarriz gero, 75 km gehiago egin ahal izango duzu. Hau da: 2 orduz kargatzen eduki beharko zenuke 150 km extra egiteko. Eta 150 kilometro horiek poliki joanez gero izango dira, bestela 100 km baina ez dituzu egingo. Ez da nahikoa, ezta?

Karga super-azkarrean, ordea, 20 minututan 250 km egiteko karga jaso dezakezu (gutxienez). Baina esandakoa: kotxe guztiek, edo bateria guztiek hobe esanda, ezin dute karga hori jaso. Kontuz!

Horren azkar kargatzeko potentzia asko eman behar zaie kotxeei. Horrek materialak “erre” egiten ditu; ondorioz, auto guztiek ezin dituzte karga super-azkar hauek jaso. Horregatik, auto elektriko bat erosi aurretik ondo galdetu aukera hau onartzen duen edo ez!!

Momentuz karga azkarreko puntu gutxi daude, horregatik Teslak dauzkan esklusiboak aipatzea. Izan ere, zertarako erosi karga super-azkarra onartzen duen kotxe bat, gero super-azkar kargatuko duen lekurik ez badago?

Etxean egin dezakezunari karga motela deritzo. Horri buruz, geroago hitz egingo.

Zer da “handia” bateriei buruz hitz egitean?

Baterien kapazitatea, hots, gorde dezaketen energia kantitatea, kWh-tan neurtzen da. Julio-tan neurtzearen parekoa da, baina tira, agian errazagoa da honela neurtzea. Nahiago baduzue, 1 kWh = 3 600 000 J.

Kontsumoa, ere, energia unitatetan neurtzen da.

Auto elektriko batek 15 kWh inguru kontsumitzen ditu 100 kilometroko. Hirian edo errepidean motel joanez gero, 12 – 13 izango dira. Autobidean, 18 – 20. Autobidean oso azkar, 24ra iritsi daiteke. Kotxearen eta beste baldintza askoren menpe dago, baina hortik dabiltza zenbakiak.

Orduan:

 

Non kargatu dezaket? Zenbat denbora behar dut kargatzeko?

Lehen galderak erantzun erreza dauka: edozein entxufetan kargatu dezakezu. Baita kutreenean ere. Mugikorra kargatzeko balio dizun horrek ere autoa kargatuko du.

Bigarrengo galdera zailagoa da. Edo, hobe esanda, ez dauka erantzun bakarra.

Arinago kargadorei buruz hitz egiten genuen: karga azkarrekoak, erdiazkarrekoak eta motelekoak. Goazen orain zenbakiak jartzera. Aipatu beharreko lehenengo gauza kargadoreak konparatzeko potentzia erabiliko dugula da. Hau da, kW-ak, ez kWh edota J-ak.

Demagun 150 kW-tan doala kargadorea. Orduan, 150 kWh kargatzeko (energia) ordu 1 beharko zenuke. Hau da, 150 kW x 1 ordu = 150 kW · h.

Baina bateriak txikiagoak izaten dira. Demagun 50 kWh-ko bateria dugula: aurreko kargadore berdinarekin, 50 kWh kargatzeko 20 minutu beharko zenituzke. Hau da, 150 kW x (1/3 ordu) = 50 kW · h. Erreza, ezta? Errealitatean denbora gehiago behar dute, baina ez gehiegi. Kontatuko hori beste batean.

Ondorioz, 50 kWh kargatzeko 25 ordu beharko dituzue.

Asko? Agian. Kontua da ez duzula egunero 50 kWh kargatzeko beharra izango. Normalena egunean 100 km inguru egitea da. Beraz 7 ordutan lasai-lasai kargatuko da, hau da, gauean. Zergatik? Lehen aipatutako zenbakiengatik: 100 km egiteko 15 kWh behar dituzu; etxean 2 kW-tan kargatzeak zentzua dauka; ondorioz, 15 kWh / 2 kW = 7,5 h.

Beharra izanez gero, 5 ordutan ere kargatu dezakezu (potentzia 3 kW-tara handitzen, etxe gehienetan egin daitekeena; kostua berdina da, lasai). Edota kargadore berezi bat jarrita, 2-3 ordutan (etxean 7 kW-tik gora kontratatuz gero; kontutan izan zenbat eta potentzia gehiago kontratatu, garestiagoa izango dela nahiz eta ezer ez kontsumitu!).

 

Hurrengoan kostuekin sartuko gara. Hor ere zenbakiak agertuko zaizkigu, baina normalean euroak kW-ak baino hobeto ulertzen ditugu, ezta?

Exit mobile version