Gauza logiko xamarra ematen du, baina zenbaitetan gauzarik logikoenak dira gutxien egiten ditugunak: Herbehereetan, legez, derrigorrezkoa da eraikin berrietan gutxienez %20a egurrezkoa izan dadila. Ondorioak:
- Askoz hormigoi gutxiago erabiliko da.
- Horrek askoz CO2 gutxiago sortuko du (egurra hormigoia baino garbiagoa dela ez dugu azaldu behar, ezta?)
- Eraikinen prezioa ez du igoko.
- Egituraren iraunkortasunari ez dio eragingo.
Berritasuna ez dator egurra erabiltzearen kontuarekin, berria legez behartzea da. Noski, badakizue zer gertatu daitekeen: egurraren erabilerak gora egingo balu (izugarri egingo balu gora), baso jasangarrien inguruko eztabaida berriro irekiko litzateke. Nahiz eta, egia esan, basoen eztabaida ez da inoiz guztiz itxi.
Hau, jadanik, gertatu da: Kanadan 120ko eraikin bat egurrez egin nahi zuten. Gelditu egin zen, egur gehiegi erabiltzen zuelako. Trukean, Ottawa eta Vancouverreko aireportuak egur asko erabiltzen dute.
Austrian LifeCycle eraikina dago: munduko egurrezko eraikinik altuena. 9 solairu dira; Kanadakoak 30 izango lituzke.
Edozein modutan, agian laster askoz egur gehiago ikusten hasiko gara gure hirietan; baserrietan, aspaldi egiten den zerbait da.