Zure ordenagailua euskaratu ezazu


Gure eguneroko bizitzan denbora asko ematen dugu lanean; hortaz, euskaraz bizi nahi izanez gero euskaraz lan egitea aurrera pauso nabarmena izan daiteke. Horretarako, ordenagailu aurrean dihardugunontzat, programen erabiltzaile-interfazeak euskaraz izatea lagungarria izan dakiguke.

Hori dela eta, jarraian erabiltzaile-interfaze ezagun batzuk nola euskaratu daitezkeen azalduko dugu:

WinXPWindows XP: Gaur eguneko ordenagailu gehienetan instalaturik dagoen Microsoft-en sistema eragile hau modu errazean euskaratu daiteke; horretarako webgune honetan sartu eta programa txiki hori jeitsi eta instalatu besterik ez duzue egin behar.

MSOffice2007Office 2007: Ofimatika ‘suite’ hau ere oso modu errazean euskaratu daiteke; Windows-en moduan euskaratzen da, webgune honetatik programa jeitsi ondoren.

firefoxMozilla Firefox: Interneten nabigatzeko aplikazio ezagun (eta libre) hau hainbat hizkuntzetan instalatu daiteke eta horien artean euskaraz ere; horretarako, webgune honetan agertzen diren hizkuntza guztien artean euskarazkoa aukeratu, jeitsi eta instalatu besterik ez duzue egin behar. Hau egin ezkero gainera nabigatzailea euskaraz nabigatzeko konfiguraturik izango duzue.

Hauetaz gain beste programa asko ere euskaratu ditzakegu, zuek gomendioren bat euki ezkero esaiguzu iruzkinetan.

Iruzkin 1 dago

Zurea gehitu