Ez dakit zergaitik baina gure Moodle-n Hot Potatoes galdetegia desaktibatuta zegoen. Irakasle batzuen eskakizunaren bitartez martxan jarri dugu. Baina… zer da Hot Potatoes hori?
Moodle.org Docs-etik aterata:
HotPot moduluak Hot Potatoes eta TexToys erabilita sortutako ariketak Moodle-ren bidez kudeatzeko aukera ematen dio irakasleari. Ariketak irakaslearen ordenagailuan sortzen dira, Hot Potatoes erabilita, eta ondoren Moodle ikastarora igotzen (gaineratzen) dira.
HotPot honekin lanean hasteko instalatu eta adibide xume bat (hurrengo batean) egingo dugu. Lehendabizi HotPots orrialdetik instalatzailea jeitsi.
Gure kasuan Hot Potatoes 6.2 installer aukeratu dugu. Pausoak:
Eta listo!! instalauta daukagu. Gero lehenengo aldiz sartu behar garenean aukeratu beharko dugu ze hizkuntzatan nahi dugun interfazea (hau da, programa bera). Tamalez euskara ez dago aukeratzeko.
Jarraituko du. Gero arte!