Chrome OS


Hemen uzten dizuet Chrome OS-ri buruzko Consumer Eroski aldizkariaren artikulu bat. Egia esateko, ez dut sakon irakurri, eta ez dakit esaten duena zehatza den, edo hanka sartzen duten (eta seguraski sakon irakurrita ere ez nuke jakingo).

Hemen artikulua: http://www.consumer.es/web/es/tecnologia/internet/2009/09/01/187324.php

Iruzkin 1 dago

Zurea gehitu
  1. 1
    izendegi

    Artikulua interesgarria da, baina ez daukat oso argi sistema eragile berri honek zein ekarpen egingo duen, teknikoki netbook-etan instalatzeko Linux (murriztu) bat mahaigaineko ingurune arin batekin besterik ez baita (badago hori egiten duen distro bat baino gehiago), dena nabigatzailearen bidez “lainoan” kudeatzeko pentsaturik.

    Dena den, Google-ek duen indarra eta hardware fabrikatzaile batzuen onespena duela kontuan izanda (Acer, ASUS, Freescale, Hewlett-Packard, Lenovo, Qualcomm, Texas Instruments eta Toshiba, besteak beste) baliteke beste askok lortu ez duten indarra hartzea eta merkatu-kuota nabarmena lortzea netbook-etan.

    Honen inguruko bi iritzi hemen eta hemen irakur daitezke (gaztelaniaz biak).

Utzi erantzuna izendegi(r)i Utzi erantzuna