Ikasle edo langile bakoitzak, bere etxeko portatila, iPad edo tablet-a edo smartphone-a Unibertsitatera ekartzea eta Unibertsitateko WiFi sarearekin erabiltzea.
Dagoeneko 1.go eta 2. Graduko ikasleak beraien portatilak ekartzen dituzte, Unibertsitateko aplikazioak erabiltzeko. Asko beraien smartphonekin ere ibiltzen dira. Horrela, Unibertsitatean hasten dituzten lanak etxean bukatu ditzazkete ordenagailuz aldatu beharrik ez dutela.
Egia da ere, sare administratzaile eta informatikarientzat buruhauste handiak sortzen dizkigutela honako sistemak. Batik bat, ekartzen diren ekipoak ez daudelako ondo partxeaturik eta birus arazoak ekartzen dituztelako. Bestalde, aplikazioak instalatzean, portatil batzuk desastre daudelako, eta kasu askotan portatila formateatu beharra dago. Honelako kasuentzako Bring Your Own Disaster terminoa ere erabilgarria litzateke…
Nik abaintaila dexente ikusten dizkiot sistema honi, baina informatikari baten begitik ikusita, desabantailak ere… Zuek zer deritzozue? Ibiltzen al dituzue zuen mugikor, tablet eta portatilak Unibertsitatean? edo zuen lantokietan? Enpresetako informatikariek soporterik ematen al dizuete? Kontatu zuen experientziak denok ezagutu ditzagun…