GMail zure beharretara egokitzeko 10 aukera


Bada urtebete baino gehiago Mondragon Unibertsitatean Google Apps-era saltoa ematen hasi ginela (hemen azaltzen den bezala).

Bada jende asko korreoa kudeatzeko oraindik Microsoft Outlook erabiltzen jarraitzen duena (aukera hori ere utzi baitugu), baina GMail-ek aukera berri asko eskeintzen dituenez gaurkoan bakoitzak posta elektronikoa bere beharretara moldatzeko eskeintzen dituenen artean gure ustez interesgarrienak izan daitezkeenak ikusiko ditugu, baita horietako bakoitza gure posta elektronikoan jartzeko jarraitu beharreko pausoak ikusi.

Hona hemen gure Top-10a:

1.- Iragazkiak

Jasotzen dituzun korreoak automatikoki antolatzea nahi duzu? Orduan iragazkiak oso baliagarriak izango zaizkizu:

http://support.google.com/mail/bin/answer.py?hl=en&answer=6579#0

2.- Mezu aipagarrienak nabarmendu

Jasotzen duzun korreo guzti horren artean garrantzitsuena nabarmendu nahi duzu? Ikusi nola:

http://mail.google.com/mail/help/priority-inbox.html

3.- Txertatu irudiak

Korreo batetan irudi bat atxikita bidali ordez korreoan bertan erakutsi nahi duzu? Orain baduzu nola!

http://gmailblog.blogspot.com.es/2009/04/new-in-labs-inserting-images.html

4.- Desegin bidalketa

Korreo bat bidali eta berehala damutu egin zara noizbait? Bai? Ba berriz gertatu ez dadin GMail-en badaukazu segundu batzutan “Desegin” dioen botoi bat jartzea:

http://support.google.com/mail/bin/answer.py?hl=en&answer=1284885

5.- Off-Line modua

Ordenagailua askotan Internet-erako konexioarik gabe egonda zure korreoa ikusteko nahia izaten duzu? Orain baduzu GMail erabilita offline modua erabiltzea, hurrengo esteka honetan azaltzen den bezala:

http://gmailblog.blogspot.com.es/2009/01/new-in-labs-offline-gmail.html

6.-Mahaigaineko jakinarazpenak (Chrome-rako bakarrik)

Ordenagailuan lanean zaudenean korreo bat noiz helduko zain egoten zara askotan? Google Chrome nabigatzailea erabiliz gero mahaigaineko jakinarazpenak agertuko zaizkizu korreo bat heltzen zaizun bakoitzean.

Hemen irakurri dezakezu aukera hau martxan jartzeko pausoak:

http://support.google.com/mail/bin/answer.py?hl=en&answer=1075549

(Oharra: hau egiteko badago aukera gehiago ere, GMail Notifier esaterako)

7.- Bidali eta artxibatu

Askotan korreoak erantzun eta berehala artxibatzen dituzu? Orain bi pausoak aldi berean egin ditzazkezu!

http://gmailblog.blogspot.com.es/2009/01/new-in-labs-send-archive.html

8.- Email-ak beste posta elektroniko baten izenean bidali

Zure izenean ez doazen emailak bidali behar izaten duzu sarritan? Orduan aukera hau ondo etorriko zaizu:

http://support.google.com/mail/bin/answer.py?hl=en&answer=22370

9.- Irakurri gabeko mezu kopurua ikonoan

Nabigatzailean fitxa bat baino gehiago izaten dituzu eta GMail-en fitxan irakurri gabeko mezu kopurua ikusi nahi duzu? Hemen daukazu hori egiteko modua:

http://gmailblog.blogspot.com.es/2011/01/new-in-labs-unread-message-icon.html

10.- Mail Googles

Eta bukatzeko aukera bitxi bat: astebururen baten ordu txikitan parranda bota ondoren etxera itzuli eta bidalitako postaren batetaz damutzen zara? Google-ek horrelakoak ekiditzeko sistema dauka zuretzat! 😀

http://gmailblog.blogspot.com.es/2008/10/new-in-labs-stop-sending-mail-you-later.html

Eta zuk, zeintzuk erabiltzen dituzu?

Iruzkin 1 dago

Zurea gehitu
  1. 1
    Edurne

    Kaixo,

    Asko gustatzen zait zuen bloga.
    Nik erabiltzen dudan beste aukera bat saio hasiera anitza da, hau da, GMaileko hainbat kontu nabigatzaile berdinean aldi berean irekitzeko aukera.

Utzi erantzuna Edurne(r)i Utzi erantzuna