MUko Informazio Sistemak

Programazio-lengoaien Ranking-a

Tiobe Programming Community indizearen arabera , gaur egun gehien erabiltzen diren programazio-lengoaiak aurkeztuko dizkizuet.  Tiobe indizea programazio-lengoaien ospea neurtzen duen adierazle bat da eta hilean behin eguneratzen da. Tiobe indizearen kalkulua Google, Bing, Yahoo!, Wikipedia, Amazon, YouTube eta Baidu bezalako bilatzaileetan  oinarritzen da.

Indize horren helburua da gure programazio trebetasunak eguneratuta dauden ikustea eta aplikazio berri bat garatzerakoan erabaki estrategiko bat hartzen laguntzea. Horretaz gain, programazio-lengoaia berri bat ikasi nahi izanez gero, erreferentziak eskaintzen ditu.

Position
Feb 2013
Position
Feb 2012
Delta in
Position
Programming
Language
Ratings
Feb 2013
Delta
Feb 2012
1 1 Java 18.387% +1.34%
2 2 C 17.080% +0.56%
3 5 Objective-C 9.803% +2.74%
4 4 C++ 8.758% +0.91%
5 3 C# 6.680% -1.97%
6 6 PHP 5.074% -0.57%
7 8 Python 4.949% +1.80%
8 7 (Visual) Basic 4.648% +0.33%
9 9 Perl 2.252% -0.68%
10 12 Ruby 1.752% +0.19%
11 10 JavaScript 1.423% -1.04%
12 16 Visual Basic .NET 1.007% +0.21%
13 13 Lisp 0.943% +0.04%
14 15 Pascal 0.932% +0.12%
15 11 Delphi/Object Pascal 0.886% -1.08%
16 14 Transact-SQL 0.773% -0.07%
17 75 Bash 0.741% +0.61%
18 26 MATLAB 0.648% +0.15%
19 24 Assembly 0.640% +0.12%
20 19 Ada 0.631% 0.00%

Goiko taulan ikusten den bezala, Java da gehien erabiltzen den lengoaia eta bere atzetik C. Azpimarratu behar da Objective-C arrakasta handia izaten ari dela. Apple-ek OS X eta iOS sistemetarako erabiltzen duen lengoaia da. Argi dago iPhone, iPad, iMacx, MacBook gailuen gorakadak eragin duela Objective-C ren erabilera areagotzea.

Beraz, ranking honetan lehenengo hamar postuak kontutan hartuta, Objective-C eta Python dira nabarmendu behar direnak.

Java da lehenengo postuan dagoena, baina esan beharra dago, orain dela hamar hilabete C gainetik egon zela. Hortxe dago C eta Javaren arteko lehia. Argi dago Android mugikorrak zerikusia dutela Javaren igoerarekin.

Programazio-lengoaien Top 50en zerrenda osorik ikustea nahi izanez gero hemen daukazue ikusgai; eta programazio-lengoaien ibilbidea epe luzean hemen.

Beheko grafikoan Ranking-eko hamar postuen ibilbidea irudikatzen da:

Hurrengo taulan “Programming Language of the Year” sariaren irabazleak ikus ditzakezue urteka.  Sari hau urtean hazkunde handiena izan duen programazio-lengoaiari ematen zaio.

 

Azkenengo bi urtetan Objective-C-k irabazi du, 2010 urtean Python-ek eta 2009an Go-k. Azknenengo hau Google-ek sustatutako hizkuntza da; bere garaian arrakasta izan zuen, baina orduz geroztik ezer gutxi entzun da.

 

 

Zein lengoaiarekin ausartzen zara? 😉

(Iturria: Tiobe Programming Community)

Exit mobile version