Edo “zer gertatu behar da nire inpresorakin?!?!?!?” da azken asteetan gehien entzun ditudan esaldiak.
Zer dela eta? Eskola Politeknikoan, inprimatze zerbitzua enpresa batek eraman dezan erabaki delako. Hau da, zerbitzu hau kanporatu behar dugu Ricoh enpresarekin.
Gaur egun, inpresora, fax, eskaner eta fotokopiagailuen artean 100 gailu baino gehiago ditugu. Elementu guzti hauek mantendu beharra dago. Martxan jartzeko, papera, tonerra, fusore eta rodilloak behar dituzte. Elementu guzti hauek energia asko kontsumitzen dute. Beraz zerbitzu jasangarriago batera aldatzea nahi da. Ta bide batez, jendea gutxiago inprimatu dezan saiatu. Gure zuhaitzek eskertuko digute eta bide batez gure poltsikoak ere.
100 makina baino gehiagotik 39 makinetara pasako gara. Makina kopuru gutxiago jartze honek, jendeagan eragina izan du. Pertsona batzuk kontra azaldu dira, zerbitzu txarrago batera pasako garen beldurrez.
Ni ziur nago, denon artean lan eginda zerbitzua ondo funtzionatuko duela. Baina hori bai, denon arteko lana izan behar du.
Zerbitzu guztia martxan jarri bitartean, jasan beharko ditugun eragozpenak ulertuko direlakoan, langile eta ikasleei eskerrak eman nahi dizkiet.