Moodle-n ikastaro eleanitzak diseinatzen, orain errazago


Moodle 2.7 bertsioaren aurretik, ikastaro eleanitzak sortzeko aukera egon bazegoen, baina hauen diseinua nekeza egiten zen horretarako multilang iragazkia erabili behar zelako edukietako HTML kodea editatuz. Orain (2.7 bertsiotik aurrera) modu askoz errazago bat dagoela ikusiko dugu gaurkoan.

.

Baldintzapeko eskuragarritasuna

Moodle 2.0 bertsioan edozein elementu ikasleei erakusteko baldintzak jartzeko aukera agertu zen, baina 2.7 bertsioan funtzionalitate hau hobetu dute [1] eta orain baldintza sortak ere egin daitezke ere.

Sistema berri honek beste irizpide batzuren araberako baldintzak sortzeko aukera zabaltzen du, eta badago jada erabiltzailearen hizkuntzaren araberako baldintzak ezartzea ahalbidetzen duen gehigarri bat [2]. Gehigarri hau instalatuz gero hau da baldintza berri bat jartzerakoan agertuko zaigun leihoa:

.

Ikastaro eleanitza diseinatzen

Behin gehigarri hori instalatuta, goazen ikastaro eleanitza prestatzera! Adibide honetarako orri eleanitz bat sortuko dugu, horretarako pausoak hurrengoak lirateke:

– Orri bat sortu ikastaroak izango duen hizkuntza bakoitzean

– Orri bakoitzaren ezarpenetan “Mugatu eskuragarritasuna” atalera joan eta hizkuntzaren araberako baldintza bat sortu:

Oharra: Baldintzaren ondoan agertzen den begitxoa itxita egotea komeni zaigu kasu honetan, baldintza betetzen ez dutenei eduki hori guztiz ezkutatzeko (begia irekita utziz gero eduki hori ikusteko baldintzak zeintzuk diren erakutsiko dira eta).

Kontuan izan erabiltzaileak konfiguratu ditzakeen hizkuntza guztiak aintzat hartu behar direla, eta inor ezer ikusi gabe ez geratzeko berezko hizkuntza bat aukeratu beharko duzula. Esaterako, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez dagoen ikastaro batean berezko hizkuntza ingelesa izatea nahi badugu honen moduko baldintzak jarri beharko ditugu ingelesezko edukietan:

 

Eta horrela orri eleanitza prest izango genuke eta ikasle bakoitzak bere hizkuntzan ikusiko luke orria.

Ez da hain zaila, ezta?

 

[1]: https://docs.moodle.org/27/en/Conditional_activities

[2]: https://moodle.org/plugins/view.php?plugin=availability_language

Iruzkin 1 dago

Zurea gehitu

+ Iruzkin bat laga