Moodle 2.9ren berrikuntzak


Moodle-ko 2.9 MUra iristsi den honetan ikasturte honetan erabili dugun 2.7 bertsioarekiko dakartzan berrikuntza nabarmenenak labur-labur azaltzera nator gaurkoan.

Foroetan e-postaz mezuak publikatzea

Orain arte foroen jakinarazpenak e-postaz jaso arren, erantzun nahi izanez gero Moodle-ra sartu eta bertatik egin behar zen. Orain e-postari erantzunda zure mezua foroan publikatu egingo da.

Foroetan e-postaz erantzunak bidali

Ikastaro bateko atal bateko eduki guztiak batera ezabatu

Hemendik aurrera ikastaro bateko atal bat (eta bere barruko eduki guztiak) klik bakarrean ezabatu ahal izango dira. Kontuz erabili funtzio hau!

Ikastaroetako atalak ezabatzeko aukera

Idatzitako testuen gordetze automatikoa

Moodle-k Atto testu-editorea erabiliz idazten ditugun testuak orain automatikoki gordetzen ditu.

Autosave

Irudiekin “klik eta eraman” testu-editorera

Aurrerantzean irudiekin “klik eta eraman” funtzioa testu-editorean ere badabil.

Testu-editorean irudien “klik eta eraman” egiteko aukera

Berrikuntzak galdetegietan

Galdetegietako hainbat gauzetan aldaketa nabarmenak egin dira: editatzeko pantailaren diseinua, atalak, galdera baldintzatuak,…

Berrikuntzak galdetegietan

Foroetan elkarrizketa zehatzetan harpidetzea

Orain posiblea da foro bateko elkarrizketa batean bakarrik harpidetzea,  foro osoan harpidetu beharrik izan gabe.

Foroetako elkarrizketa zehatzetara harpidetu

.

Beste berrikuntza asko ere badaude (gune pribatuan fitxeroak e-postaz igotzea, diseinu aldaketak, mezularitza sistema berritua,…), baina gehiegi ez luzatzeko berrikuntza guztiak azaltzen dituzten bideoekin uzten zaituztet:

Berrikuntza guztien azalpena hurrengo bi estekatan topatuko dituzue:

https://docs.moodle.org/28/en/New_features

https://docs.moodle.org/29/en/New_features

 

2 iruzkin daude

Zurea gehitu
  1. 1
    Mr. Robot

    Bertsio berri honekin, moodlenplataforma erabilgarritasun eta diseinuaren aldetik dexente hobetu dala deritzot.

    Hala ta be, ikasgaien edukia HTML formtauan ez baldin badago sartuta, Moodle plataformak eskeintzen dituen abantaila eta 2.0 ezaugarri nabarmenenak galdu egiten diez.

    Suposatzen dot zuen lana ez dala izango ikasgaien edukia sartzea edo editatzea, baina ez legoke txarto ardura hori daukanari Moodle eta HTML formatuko edukien arteko onurak azaltzea.

    Nire ustez ez dauko sentzurik kriston gaztelu bat eraiki gero IKEA-ko altzariz apaintzeko.

    Dana dala zuen lana benetan eskertzekua da.

    Ondo izan

  2. 2
    Iñigo Zendegi Urzelai

    Milesker zure iruzkinagatik Mr. Robot (zuk ere gustoko duzu seriea ezta?), pozten naiz bertsio berria eta diseinua gustatu bazaizu 🙂

    Moodle-ra igotzen diren edukiak ikasgai bakoitzaren eta testuinguruaren araberakoak izaten dira (ez da gauza bera ikasgai presentziala edo online-koa izan, adibidez), baina saiatzen gara irakasleei plataformak eskaintzen dituen aukerak ezagutarazten norberak gero kasu bakoitzean zer erabili erabaki dezan.

    Ondo izan.

Utzi erantzuna Mr. Robot(r)i Utzi erantzuna