MUko Informazio Sistemak

Nola mantendu dezaket Windows-en softwarea eguneratuta modu errazean?

Ordenagailu bat erabiltzean oso garrantzitsua izaten da instalatuta dugun softwarea eguneratuta izatea, bertsio berriek ekartzen dituzten berrikuntzak erabili ahal izateko eta batez ere segurtasun arazoak ekiditeko, bertsio berriek zaharrek dituzten segurtasun arazoak ere konpontzen dituzte eta.

GNU/Linux sistema eragileetan eguneraketak sisteman txertaturik daude (apt-get edo update-manager bidez adibidez) eta horren bidez software guztia eguneratuta izatea oso erraza izaten da. Horrelako sistemak erabiltzera ohituta gaudenok Windows sistemak erabiltzen ditugunean faltan bota ohi dugu sistema eguneratuta mantentzeko erreminta orokor bat, eta horregatik gaurkoan Windows sistemetan softwarea modu errazean eguneratuta mantentzeko modua azalduko dizuet.

Windows Update

Windows Update da Microsoft-ek bere produktuak eguneratzeko erabiltzen duen modua, Windows sistema eragilea bera baita bestelako Microsoft-eko produktuak ere (Microsoft Office, Skype, Internet Explorer, .NET Framework,…). Hasieran web bidez erabiltzen zen erreminta hau baina Windows 7tik aurrera sisteman erabat integratuta dator eta eguneraketak automatikoki instalatzeko konfiguratuz gero ez diogu harreta berezirik eskaini beharko.

FileHippo App Manager

Doako software txiki honek gure ordenagailuan instalaturik ditugun programa gehienen bertsio berriak bilatzen ditu eta topatuz gero zuzenean jaitsi eta instalatzeko aukera ematen digu.

FileHippo App Manager FileHippo-ren webgune ofizialetik jaitsi daiteke:

http://filehippo.com/download_app_manager/

 Aurrerantzean ez duzue softwarea eguneratu gabe izateko aitzakiarik izango 😉

Exit mobile version