Google bilaketak hobetzen


Lehen bilatzaileak hasi zirenetik, Google bilatzaileak ondo erakutsi zuen duen gaitasuna espero dugun informazioa bizkor bilatu ahal izateko. Gaur egun ezinezkoa zaigu bilatzaile hau gabe Interneten nabigatzea, behar dugun informazioa azkar eta seguruenik lehen orrian aurkitzen digulako.

Hala eta guztiz ere, bilatzaile honek baditu hainbat aukera, askotan ezezagunak direnak, bilaketak oraindik ere hobetzeko. Bilaketak egiteko dituen aukerei errepasoa emango diegu.

  1. Informazio-esparru jakin batean bilaketak egiteko tabuladoreak erabili (Guztiak, Maps, Irudiak, Bideoak, …) eta bilaketa aurreratuen abantailak erabili, esaterako (Edozein herrialdeko vs. bilatzailearen herrialdeko informazioa / Garai guztietako vs data jakin batzuetako informazioa / Emaitza guztiak vs Hitzez hitzezkoa).

    Google Guztiak Irudiak Maps ...

    Bilaketa aurreratuan bestalde, aukera ugari eskaintzen da, hizkuntza jakin batean aurkitzea informazioa esaterako. Bilaketa aurreratua esteka honetan atzi daiteke:

    https://www.google.es/advanced_search

  2. Irudien bilatzaileak badu interesgarria den beste funtzionalitate bat, irudi bat emanik, Googlek irudia gordetzen duen webgunea ematen du. Horretarako, argazki-kamera itxurako ikonoan egin klik eta irudia igotzeko aukera azalduko zaizu. Probatu!

    Irudiak bilatu irudia emanez

  3. Komatxoak literal jakin baten agerpenak bilatzeko. Literal jakin baten bila bazabiltza, literal hori komatxoen [“ ”] artean erabili. Zehatz mehatz hitzak hurrenkera horretan bilatuko ditu.

    “Gabaz, arranoak joanen dira haragi puska lehertu horien jatera”

  4. Marratxo [-] batez markatu bilaketatik kanpo utzi nahi dituzun hitzak zehaztu.

    esponja –bob

  5. Hutsuneak markatuz (asteriskoen [*] bitartez), literal baten bilaketa egin.

    Gabaz, arranoak joanen dira * lehertu horien jatera

  6. Egin aldi berean bi bilaketa Googlen [OR] operadorea erabiliz.

    “Nola prestatu legatza” OR “Nola prestatu bakailaoa”

  7. Gune jakin batean bilaketak egiteko [site:] batez markatu.

    Urretxu-Zumarraga site:berria.eus

  8. Eta webgunearen izenburuan bilatu nahi badugu, [intitle:] erabili.

    intitle:Ushuaia

  9. Erabili [inurl:] eta URL egituran literal jakin bat duten webguneak bilatu.

    inurl:view/view.shtml

  10. Webgune batera (estekak argitaratuz) zuzentzen diren webguneak bilatu [link:] etiketaren bitartez.

    link:mondragon.edu

  11. Erabili [define:] eta hitz baten definizioa bilatu.

    define:ostruka

  12. Webgune batekin antzekotasuna duten beste webguneak bilatu. Erabili horretarako [related:].

    related:amazon.com

  13. Autore baten dokumentuak bilatu nahi? Erabili [author:] aurretik.

    author: Kimmo Koskenniemi

  14. [filetype:]-rekin fitxategi jakin bat bilatu, fitxategi mota kontuan hartuta. Esate baterako, Gustato Adolfo Becquer poetari buruzko PDF fitxategiak, edo Mont Blanc-en egiteko mendi-zeharkaldiak…

    becquer filetype:pdf
    mont blanc filetype:gpx

  15. Zenbaki biren arteko arrangoan bilaketak egin [..] bidez.

    Eurovision 1999..2001

  16. Lehen bilaketek espero den erantzuna ez badute ematen, ondorengo bilaketak zehatzago egin bilaketa terminoak gehituz.

    Kukua
    Kukuaren kantua

  17. Eta behar bezalako emaitzak lortzen ez badituzu, herrialde jakin bai loturiko informazioa bada, herrialde horrekin lotutako ‘google.xx’ bilatzailea erabili. Tokian tokiko informazioa zehatzago indexatzen omen da-eta.

  18. Amaitzeko, Googlek hainbat truko edo tresna interesgarri eskaintzen dizkigu modu erraz batean zenbait zerbitzu erabiltzeko:

    • Funtzioen grafikoak eskaintzen dizkigu:

      cos (x)
      sqrt(cos(x)) from -4.5 to 4.5
      cos(3x)+sin(x), cos(7x)+sin(x)

    • Neurrien, distantzien, dibisen,… baliokideak eman ditzake:

      15 inches to metres
      15 gallons in litres
      15 USD in EUR

    • Kalkulagailua ere eskaintzen du:

      50% of 452
      (5 + 234)/23

OHARRA: Aurretik aipatutako operadore guztiak eta gehiago, hemen definiturik aurkitzen dira: http://www.googleguide.com/advanced_operators_reference.html

2 iruzkin daude

Zurea gehitu
  1. 2
    Blog de educación

    Oso ona, nik jakin batzuk banekien baina erabili inoiz. Proba batzuk egin beharko ditugu, egun osoa Interneten bilaketak egiten eta gure esku ditugun tresnak ezagutu barik. Oso informazio erabilgarria, milesker.

+ Iruzkin bat laga