[Lan-eskaintza] Gure taldean lankide berri baten bila gabiltza (2017ko urria)


Informazio Sistemen taldeaMGEPeko Informazio Sistemetako Software Garapen taldean bete beharreko lanpostu bat dugu, eta hau beteko duen kidearen bilaketari ekin diogu.

Gure arloan MGEP eta MUko beste fakultateentzako zerbitzuak ematen ditugu, eta lanpostu honetarako bilatzen duguna analista-programatzaile bat da.

Zer eskaintzen dugu? Urtebeteko kontratua, azaroan hasita.

Zer da bilatzen duguna? Lan egiteko eta ikasteko gogoz dagoen pertsona bat, talde-lanean aritzeko gai dena.

Horretaz gain, hauek dira baloratuko diren hainbat gauza:

  • Informatika alorreko ingeniaritza edo gradu titulua izatea
  • Web programazioan esperientzia izatea, bereziki PHP lengoaiarekin
  • Datubaseen ezagutza aurreratua izatea.
  • Datubaseetan oinarrituriko garapenean esperientzia izatea.
  • Euskara eta ingeles maila altua
  • Hezkuntza erakundeetan lan-esperientzia izatea

(Arlo hauetan esaiguzu zeintzuk diren ezagutzen dituzun erremintak, teknologiak, egindako lanak, etab.)

Gure kide berria zu izan nahi baduzu, emaiguzu zure berri hurrengo helbidean:

laneskaintza_is@mondragon.edu

Hautagaiak jasotzeko epea 2017ko urriaren 24an bukatuko da, beraz interesaturik egonez gero bidali zure CVa lehen bai lehen!

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu