Artikulu interesgarri bat, lan ona
]]>Moodle-n mugikorretako erabilerari dagokionez, arrazoia duzu mugikorren erabilera handia dela irakasle gehienek egiten duten erabilera zein den jakinda (hainbeste PDF igo beharrean edukiak eta jarduerak mugikorretara egokituz gero agian erabilera handiagoa litzateke). Edonola ere, erabilera honen arrazoiak bilatzen jarriz gero badaude batzuk: Moodle Mobile app-aren bidez, esaterako, ikastaro bateko eduki guztiak modu errazean jaitsi eta offline erabili ditzakegu (ez bakarrik dokumentuak, baita foroetako eztabaidak, liburuak edo bestelako edukiak), eta hori oso erabilgarria izan daiteke hainbat kasuetan (autobusean irakurtzeko, adibidez) eta ezin da ordenagailu bateko nabigatzailea erabiliz egin.
Eta Firefox-en udako erabileraren datua bitxia da, bai, ez dakit hobeto deskonektatzen dugun edo beste arrazoiren bat dagoen baina argi dago beste erabiltzaileekiko ezberdinak garela. Norbaitek akaso frikiagoak garela esan dezake, baina agian eraginkorragoak gara besterik gabe 😉
Ondo izan!
]]>Atentzioa deitu didaten pare bat kontu:
– Ez nuen imajinatuko mugikorretako Mudle erabiltzaileak hainbeste izango zirenik. Nik oraindik asko lotzen dut Mudle mahaigainarekin (PDFak jaitsi, lanak igo…), eta mugikorra agian, (AGIAN) erabiliko nuke notaren bat ikusteko-edo… Zahartzen gaudenaren seinale izango da 😉
– Nabigatzaileen erabileraren grafikoan, kuriosoa da nola Firefox erabiltzaileak garen estazionalitatea daukagun bakarrak, lehenengo bi grafikoetako joera antzekoa erakutsiz. Hau da, abuztuan gutxiago sartzen garela mondragon.edu-ra. Gainontzeko nabigatzaileetan ez da joera hori nabari. Ziurrenik ez dauka inolako azalpenik, baina datuen diagnosi pixkat interesatua eginez esan daiteke Firefox erabiltzaileok hobeto deskonektatzen dugula offline oporretan. 😀
Ondo segi,
]]>