Lana eta enplegua

Euskadiko ikus-entzunezko industria – Directory of the Basque Audiovisual Industry

Dokumentu hau baliagarria izan daiteke sektore honetako enpresak ezagutzeko eta beraiekin kontaktuan jartzeko.

Bertan ekoizpen etxe, banatzaile, zerbitzu enpresa eta sektorearekin zerikusia duten erakunde nagusiak daude, baita urtean zehar Euskal Herrian antolatzen diren zinemaldi nagusiak ere, Donostiako Zinemaldia barne.

2009 urtean ( Kulturaren Euskal Behatokiak eskainitako azken datu eguneratuak) sektoreak 211 milioi euro fakturatu zituen eta 4.400 ekoizpen baino gehiago burutu ziren. Ekoizpenaren portzentaia handiena telebistara zuzenduta dagoen arren, zinemak eta publizitateak ere badute pisua, eta horren adierazle dira urte horretan ekoiztu ziren 23 film eta 111 spotak.

http://www.kulturklik.euskadi.net/lang/eu/directory-of-basque-audiovisual-industry-2012-etxepare-euskal-institutua-directory-of-basque-audiovisual-industry-2012-instituto-vasco-etxepare/

Exit mobile version