Lana eta enplegua

Coaching-a lan ekipoen errendimendua hobetzeko

Trabajo en equipoNola hobetu lan ekipoen errendimendua? Enpresa edo organizazio askotan oraindik ikusten da estilo direktiboz jardutea. Hala nola, nagusiak aginduen bitartez esanez zer egin behar den eta nola. Modu honetara, langileen motibazioa jeisten da, dituen arazoen aurrean ardura maila gutxitzen delako eta bide batez, soluzioak proposatzeko autonomia maila ere. Honetarako, Coaching-a erreminta baliagarria suertatzen da norabide bakarreko komunikazioa aldatzeko eta langileen partaidetza aktiboa bultzatzeko. Klabea, langileek lanarekiko duten kontzientzia eta ardura areagotzea da. Baina nola egin? Galdera irekiak planteatzea, langileen iritzia kontutan izatea, erabakiak hartzeko eskubidea ematea…izan daitezke adibide batzuk. Azken batean, honek komunikazio estilo aldaketa bat suposatzen du, hau bi norabidetan emanez. Ondorio zuzena hauen autonomia maila haunditzea da.Honela, langileen ezagutza teknikoa, esperientzia eta jarrera positiboa bermatzen dituen motibazioa sustatzen da. Horregatik edozein enpresatan  Coaching-a erabiltzea edota nagusiek Coach moduan jardutea, balio erantsi bat ematen dio beren organizazioari.

Funtzionamendu modu honen bitartez, langileak egiten duenaren ardura (gai da erantzuteko arazoen aurrean) eta bere partaidetza aktiboaz konturatzen da, parte garrantzitsua sentituaz organizazioaren baitan.

Baina honek zer suposatzen du enpresaren baitan? Azken batean, nagusiak langileekin erlazionatzeko modua norabide bakarrean eta agindu bitartez izan beharrean, kooperazioan eta konfiantzan oinarritzera dakar aldaketa. Honek, denbora ahalegina eskatzen du, garrantzitsua denari lehentasuna emanez, errendimendua hobetzearen truke epe ertain-luzera.

 

Exit mobile version