Beka-programa honen bidez, unibertsitateko edo goi-mailako lanbide-heziketako titulazioa duten gazteek praktikak egin ditzakete atzerriko enpresa eta organismoetan.
Sei hilabeteko beka horietako bakoitzak 7.000 euro inguru jasoko ditu, eta zuzkidura horrekin batera, Eusko Jaurlaritzak aseguru medikoa eta bidaiarako asegurua ere ordainduko ditu.
Entitate kolaboratzaileek osatutako lankidetza taldeak eta kudeatuko dituzten beka kopuru:
HETEL+CONFEBASK+ADEGI: 60 beka
MONDRAGON UNIBERTSITATEA+DEUSTUKO UNIBERTSITATEA: 60 beka
FOMENTO SAN SEBASTIAN+GARAPEN: 60 beka
IKASLAN+AFM: 60 beka
EHU/UPV: 44 beka
NOVIA SALCEDO FUNDAZIOA: 43 beka
EUSKO GANBARAK: 43 beka
Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da uztailaren 27rarte. Eskaera bakarra aurkeztu ahal izango da norberak erabakitzen duen erakundean. Aztertu deialdi guztiak eta aurkeztu zure hautagaitza aukera gehien ikusten duzun horretan.