Saio hauetan interesatuta egonez gero, ikusi data proposamenak eta apunta ezazu zure agendan zein saio datorkizun hobeto. Saio birtualetara konektatzeko linka seihileko koordinatzaileak helaraziko dizu Mudle bitartez.
Tailerretara joan aurretik, bideo hauek ikustea gomendatzen dizugu gaiaren testuingurua izan dezazun.
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak antolaturiko orientazio hamabostaldian parte hartzeko aukera izan dugu. Bertan, lau ekitalditan CV on bat nola egin eta lan elkarrizketa nola prestatu aztertu ditugu. Guztira 84 ikaslek parte hartu dute, astelehenetik ostegunera bitartean izandako saioetan.
Saioen aurretik gaiaren inguruan informazioa jasotzeko helburuarekin hainbat pilula sortu ditugu, eta berauek ondorengo loturatan ikusgai dituzu.
Profil profesionala nola idatzi.
https://www.youtube.com/watch?v=MZeyFKlq3Ms&feature=youtu.be
CV on bat nola antolatu.
https://www.youtube.com/watch?v=EcmhjXoV22Y&feature=youtu.be
Elkarrizketarako aurre prestaketa.
https://www.youtube.com/watch?v=HQp_CezioeI&feature=youtu.be
Lan elkarrizketa.
https://www.youtube.com/watch?v=CURJwZvcpxE&feature=youtu.be
Hitzik gabeko komunikazioa.
https://www.youtube.com/watch?v=TdQS4H9QBAk&feature=youtu.be
Informazio gehigarririk behar izanez gero, gurekin kontaktuan jarri besterik ez duzu honako posta elektronikotan.
MUko Enplegurako orientazio zerbitzua:
Silvia Gil sgil@mondragon.edu
Joxe Manuel Bergaretxe jmbergaretxe@mondragon.edu
]]>
Orientazioarekin batera honako zerbitzuak eskaintzen dizkizugu:
-Zure CVa hobetzeko laguntza.
-Lan elkarrizketa on bat egiteko klabeak aztertu.
-Lan merkatuaren inguruko informazioa.
-LinkedIn: zure CVa online prestatu.
Bestetik Lanbideko (Euskal Enplegu Zerbitzua) zentro kolaboratzailea garenez, bertan izena emateko aukera ere eskaintzen dizugu.
Beraz, gure laguntzarik behar izanez gero, jarri gurekin kontaktuan.
https://www.mondragon.edu/eu/enplegurako-orinentazio-zerbitzua/kontaktua-sareak
]]>
– Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuak
– Automatizazioa eta Robotika Industriala
– Sareko Informatika Sistemen Administrazioa
– Fabrikazio Mekanikoko Diseinua
– Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa
– Mekatronika Industriala
Harremanetarako: lan.poltsa.mgep@mondragon.edu
Honela bada, Mondragon Unibertsitateko Enplegurako Orientazio zerbitzuan laguntzeko prest gaude. Urte berriarekin batera, talde berria aurkeztera gatoz.
Amaia Corrales eta Maria Alonso gara, lanerako orietatzaile berriak, eta irailetik hona lanean dihardugu zuei lagunduz.
Batzuk ezagutuko gaituzue, gure zerbitzutik pasa zaretelako edo gu zuen geletatik pasatu garelako hainbat tailerren bitartez…
Urte berriarekin batera, xede berriei aurre egiteko… gu ezagutzeko momentu aproposen da!
Zure CVa hobetu nahi duzula? Lan elkarrizketei aurre egiteko orduan urduri xamar jartzen zarela? Linkedina sortzekotan zaude baina ez duzu momentua topatzen?… Hauxe da gure mundua, lana, lana topatu, lanez aldatu… eta horren inguruko edozertan laguntzeko prest gaude.
Networking-a, DAFOa edo Personal Branding-a gaur egun pil-pilean dauden gaiak dira eta gure orientazio zerbitzutik ere horretan lan egiten dugu.
2016 lan eskaintza ugariz betetako urtea izan daitekeelako, ez galdu zure aukera!
]]>Sei hilabeteko beka horietako bakoitzak 7.000 euro inguru jasoko ditu, eta zuzkidura horrekin batera, Eusko Jaurlaritzak aseguru medikoa eta bidaiarako asegurua ere ordainduko ditu.
Entitate kolaboratzaileek osatutako lankidetza taldeak eta kudeatuko dituzten beka kopuru:
HETEL+CONFEBASK+ADEGI: 60 beka
MONDRAGON UNIBERTSITATEA+DEUSTUKO UNIBERTSITATEA: 60 beka
FOMENTO SAN SEBASTIAN+GARAPEN: 60 beka
IKASLAN+AFM: 60 beka
EHU/UPV: 44 beka
NOVIA SALCEDO FUNDAZIOA: 43 beka
EUSKO GANBARAK: 43 beka
Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da uztailaren 27rarte. Eskaera bakarra aurkeztu ahal izango da norberak erabakitzen duen erakundean. Aztertu deialdi guztiak eta aurkeztu zure hautagaitza aukera gehien ikusten duzun horretan.
]]>Azken 12 hilabeteetan goi-mailako ingeniaritza edo gradu + master ikasketak bukatu dituzten ingeniarientzat. Esperientzia gabeko edo urtebete baino gutxiagoko lan esperientzia dutenei zuzendua.
24 hilabeteko kontratua eskaintzen dute eta hainbat herrialdetan formazio plana.
Interesatuak C.V.a helbide honetara bidali: programa.formacion@irizar.com
]]>
Enplegurik gabeko mundu bati buruz hitz egiten hasi beharko genuke, etekinen beste banaketa sistema batzuk ezarriaz. Adituen arabera oinarrizko errenta beharrezkoa edota oso garrantzizkoa izango da 2050 erako. Jerome Glennen iritziz agertoki hori ekidin daiteke. Inteligentzia artifiziala (IA) gizakiaren kreatibitatea askatzeko tresna erabakigarria bihurtu daiteke aditu honen iritziz. Automatizatu daitekeen edozein ekintza edo lan automatizatuko da. Kreatibitatea nagusi izango den munduan bai lan jardunaldiak, norekin lan egin edota zein proiektutan aritzeko askatasuna izango genuke. Guzti honek langabetu kontzeptua ere zaharkitua bihurtuko luke.
Txanponaren beste aldean IA rengandik bereizteko gizakiok ditugun gure ezaugarri gizakienak atera beharko ditugu. Planeta honetan beste inork ez dituen gaitasunak ditugu, horiek landu beharko ditugu. Alfons Cornella k kreatibitatea, kuriositatea eta intuizioa aipatzen ditu.
Gaia zera da, 2050 ean zein prestakuntza eta abilidade izan beharko ditugun gizakiok makina adimentsuekin batera lan egiteko. Etorkizuna idatzi gabe dago oraindik eta beraz aipaturiko gai batzuk azaleratzen ditugu eztabaidarako.
]]>