Uztailaren 15ean “Autoeraketaren erronkak. Kooperatibagintzan topaketa III” izenpean topaketa antolatu genuen LANKI Ikertegiko kideok, MONDRAGON UNIBERTSITATEA, Donostia 2016, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.
Topaketari Bixente Atxa MUko Errektoreak eta LANKIko zuzendari Eneritz Pagaldayk eman zioten hasiera, eta bi zati nagusi izan zituen jardunaldiak: Joan Subirats-en hitzaldia (“Kooperatibismoa bada soluzioa, zein zen galdera? Perspektiba berriak aro aldaketaren aurrean“) eta mahai-ingurua, honako gonbidatuekin: Joxean Alustiza (Fagor Taldeko lehendakaria), Estitxu Eizagirre (Argiako zuzendaria), Carlos Askunze (REAS Euskadiko koordinatzailea) eta Beñat Irasuegi (Olatukoopeko kidea).
Joan Subiratsen hitzaldiaren eta topaketaren kronikak hainbat txokotan jaso ditugu: Estitxu Eizagirre-k jaso du Argian, Gorka Juliok hemen eta Unai Oñederrak hemen, baita Goienan ere.
Subiratsek galderen unea dela baieztatu, eta kooperatibismoak kapitalismoarekin izandako elkarbizitzan erakutsi duen erresilientzia azpimarratu zuen. Hala ere, defentsarako mekanismoa izan da gehienbat, ez da erdigunean egon, salbuespenak salbuespen (AKE, Quebec, Uruguay…).
Kooperatibaren logika berriz politizatzeko garaia heldu da, eta ekonomian bizitzako elementuak sartzekoa. Gizarte kooperatiba izan behar da, ez soilik ekoizpen kooperatiba. Zentzu horretan, 3. industria iraultzaren aurrean gaudela baieztatu zuen: teknologiak eta internetek dakar aldaketa. Baina hurbildu al daiteke kooperatibismoa interneten mundura? Komunak, arduinoak, ezagutza librea… internetek kooperazioaren logika du bere baitan. Eta, oro har, mugimendu kooperatiboa internetetik at bizi da.
Interneten eta komunaren hazkundea, ekoizpen kooperatiboa, eta komunak ingurunean duen eragina konfluentzian jarriz, egungo beharrei aukerak eskainiko ditu. Gaur egungo estatuaren indar ahulagoaren aurrean, handiagoa da kapital sozialetik abiatuta modu solidario eta erresilientean antolatzeko beharra.
Topaketaren 2. zatian mahai-ingurua izan zen. Mahai-inguru ohikoa egin baino, bertso saio formatukoa izan zen. “Bertsolariek” gai-jartzailearen galderei erantzun zieten. Hemen galdera eta erantzun batzuk:
- Modan dago Ekonomia Soziala eta kooperatibismoa?
Estitxu. Erresilientzia handia eskaintzen du ESak, erresistentzi ariketa ere bada. Herri mugimenduan du bere jatorria, dauka hazia eta dauka zentzua. Beste aldetik kooperatiba/enpresa izaera dauka, eta hori zenbait forotan leporatu ere egin zaigu. Hibridoaren bi hanka dauzkagu: herrigintzatik gatoz baina enpresa ikuspegia ere badugu.
Beñat. Hau ez da modu kontu bat, behar kontu bat da. Kapitalismoak sorturiko disfuntzioen erantzunez sortu zen kooperatibagintza, eta une hauek ere eskatzen dute erantzun berriak ere ematea.
- Kooperatibagintza da eraldaketarako giltza?
Joxean. Bai noski. Gure sorreratik gizarte eraldaketa daukagu ipar. Enpresa osasuntsu batek inguruko komunitateari onura asko ekartzen dizkio. Hor gera gaitezke, edo urrutiago joan gaitezke. Eraldaketa soziala zer da akzio bat ala ondorio bat? Pertsonak eraldatu behar ditugu, komunitatea ere eraldatu behar dugu.
- Carlos: ¿el tercedor sector corre el riesgo para las políticas de recorte del estado neoliberal?
La principal coartada del neoliberaslimo es la mercantilización de los servicios sociales y la gestión de recursos comunes. Corre el riesgo de trasladar la responsabilidad de estos sectores a la ciudadanía (lo está haciendo Cameron).
Tenemos que resituar al tercer sector en la gestión de los bienes comunes. Recosiderando lo público, no común, el papel del mercado capitalista.
Barre algarak izan ziren saioan, batez ere Carlos, Joxean eta Beñaten inguruko harremanei buruz galdetzean. Familiakoak direla argi gelditu zen, ezberdinak baina lankidetzarako kide bikainak. Ezkontzarik ez da izango akaso, baina guztien arteko saretzea garrantzitsua izango da alternatibak eraikitzeko. Estitxuk ere lauen arteko antzekotasunei egin zien aipamen, eta luntxerako utzi genuen harremanak eta sareak josten hasteko aukera.