LANKI ikertegia

MEXIKON EKONOMIA SOZIAL ETA SOLIDARIOA BULTZATZEN

Hiru astez, irailaren 28tik urriaren 16ra bitartean, Mexikoko 8 kide izan ditugu gurean.

LANKI ikertegiak eta UNIVERSIDAD IBEROAMERICANA DE PUEBLAk elkar lanean dugun proiektuan txertatzen da 8 kideen bisita. Garapenerako Euskal Agentziak diruz lagunduriko ekimenak,  Ekonomia Sozial eta Solidarioren esparruan lanean jarduten duten eragileak indartzea du helburu.  Finean,  tokiko-garapenean sakonduz, komunitateen ongizatea bermatzea da ekimenaren azken xedea.

Mexikotik etorritako 8 kideak HUHEZI fakultatean, Eskoriatza.

Mexikoko IBERO Unibertsitateko 3 kide eta Ekonomia Solidarioko ekimenetako 5 ordezkari etorri dira hiru astez bisitan HUHEZI fakultatera. Arrasateko Esperientzia Kooperatiboaren inguruko formazioa jasotzeaz gain, hainbat bisita osagarri antolatu dira Euskal Herrian Ekonomia Sozial eta Solidariaoan esparruan jarduten duten eragileekin. Azken astean, lankidetza bide berriak jorratzeko asmoz, Andaluziara egin dute jauzia, bertako Fundación Escuela Andaluza de Economía Social erakundea ezagutzera.

IBERO Unibertsitateak eta LANKI Ikertegiak 2015-2016 ikasturtean, Mexikon, habian ipiniko duen formakuntzaren diseinu fasean parte hartuko dute gurean izan diren 8 ordezkariak. Hurrengo urtean, elkarlanean martxan ipiniko dugun formakuntzak,  Ekonomia Sozial eta Solidarioan sustraitzen diren alternatiba sozio-ekonomikoetan jarduten duten pertsonen heziketa sendotzea,  eta ekimenen bideragarritasuna indartzea du jomuga.

Informazio gehiago duzue eskura,  urriaren 19an,  TU lankide aldizkarian argitaratu duten artikuluan.

 

Exit mobile version