LANKI ikertegia

MONDRAGON Taldea zenbakitan

Kooperatibigintzak bere argi-ilunak dituela ukaezina den bezala, badira ere 60 urteko hamarkadan sortu zen eredu ekonomiko honek gaur egunerarte ekarri dituen argi distiratsu eta  itxaropentsuak ere. Kapitalismoaren zaratetatik urrunduz,  22.000 biztanle eta 30 km2 dituen udalerrian eraldaketa soziala abiapuntu eta helburu dituen eredu ekonomiko alternatibo bat garatu da,  utopia egiazkoago bilakatuz.

Entzun irratsaioa!

Mondragon Taldearen baitan, 103 kooperatiba daude, 125 lantegi mundu zabalean,  banketxe bat (Laboral Kutxa, alegia),  Lagun Aro Aseguruak, Lehen eta Bigarren Hezkuntza dituen Arizmendi Ikastola, Mondragon Unibertsitatea eta teknologia gune sare zabala, besteak beste.

Debagoienan, biztanlegoaren %90 bizitza baldintza oso antzekoetan bizi da, aberats eta txirotuen arteko ia amildegirik gabe, beste eskualde eta herrialde askorekin aldekatuta, altuak diren bizitza baldintzetan. Kooperatibek 30.673 bazkide dituzte – 2006an baino 1800 bazkide gehiago-  eta urtero 11.875 milloi fakturatzen dituzte, Euskal Autonomia Erkidegoko PIB edota Barne Produktu Gordinaren %12 osatuz. Barne antolakuntzari dagokionean, Taldeko kooperatiba bakoitzak bere autonomia du, nahiz eta badiren denek errespetatzen dituzten araudiak. Mondragon Taldeak, 74.060 lanpostu ditu gaur egun eta horien %40 bazkideek osatzen dituzte. Bazkide izateko, 15.000 eurotako dirusarrera bat ordaindu behar da eta horrek, kooperatibako erabakietan bozkatzeko aukera ematen dio langileari. Langile bakoitzak bozka bat du eta zuzendariaren eta langileen botuek balore berdin berdina dute, kooperatibigintzaren berdintasunarekiko konpromezuaren islada dena.

Exit mobile version