{"id":314,"date":"2015-06-19T09:03:25","date_gmt":"2015-06-19T08:03:25","guid":{"rendered":"http:\/\/mukom.mondragon.edu\/lanki\/?p=314"},"modified":"2015-11-20T12:36:13","modified_gmt":"2015-11-20T11:36:13","slug":"autoeraketaren-paradigma-gaur-egun","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/mukom.mondragon.edu\/lanki\/2015\/06\/19\/autoeraketaren-paradigma-gaur-egun\/","title":{"rendered":"Autoeraketaren paradigma gaur egun"},"content":{"rendered":"<p style=\"text-align: justify\">Uztailaren 15erako Autoeraketaren bueltako topaketak antolatu ditu Lanki Ikertegiak, Aretxabaletan, MONDRAGON UNIBERTSITATEko HUHEZI fakultatean. <a href=\"http:\/\/mukom.mondragon.edu\/lanki\/autoeraketa-topaketak\/\" target=\"_blank\">Hemen <\/a>duzue informazio gehiago eta <a href=\"https:\/\/docs.google.com\/forms\/d\/11yDDqG_m6HG1NjPdZG0PGg682jvqoLv2O2inwCHvc2A\/viewform?c=0&amp;w=1\" target=\"_blank\">hemen <\/a>izena emateko esteka.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Baina zergatik autoeraketa topaketak?<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n<p class=\"MsoNormal\" style=\"text-align: justify\"><strong><span lang=\"EU\">1. AUTOERAKETAREN PARADIGMA ARO ALDAKETAREN TESTUINGURUAN<\/span><\/strong><\/p>\n<p class=\"MsoNormal\" style=\"text-align: justify\"><span lang=\"EU\">Aro aldaketa batean murgilduta gaudenaren zantzuak indartsuak dira egun, eta gizarte eredua eraldatzea nahi dugun eragileok indar-gune eta erronkaz betetako agertokia dugu parez pare. Zentzu horretan, ezinbestekoa dugu egungo egoeraren eta erronken inguruko hausnarketa egitea. Izan ere, badirudi lehenaldiko emantzipazio paradigma nagusiek alternatibak eskaintzeko indarra galdu dutela. Ia oharkabean gizarte joera indartsuek atzera bueltarik ez duen agertokira eraman gaituzte.<\/span><\/p>\n<ul style=\"text-align: justify\">\n<li>Gero<span lang=\"EU\"> eta uste zabalduagoa da modernitate kapitalista krisi estruktural eta sistemikoan dagoela. Krisia ez da soilik finantzario eta ekonomikoa, multidimentsionala da.<\/span><\/li>\n<li><span lang=\"EU\">Globalizazioak eta politika neoliberalek gizartearen antolaketa eta nazio-estatuan oinarritutako eredu sozioekonomikoa eraldatu dute. <\/span><\/li>\n<li><span lang=\"EU\">Euskal Herriko paisaia soziala ez da 80. hamarkadakoa. Gizarte joera indartsuek zeharo aldatu dute euskal jendartea. Eraldaketa bideak baldintza ekonomiko, politiko, sozial, kultural eta subjektibo desberdinetan jorratu behar dira.<\/span><\/li>\n<\/ul>\n<p style=\"text-align: justify\">\n<p class=\"MsoListParagraphCxSpMiddle\" style=\"margin-left: 0cm;text-align: justify\"><b><span lang=\"EU\">2. PARADOXAK AGERTOKI BERRIAN<\/span><\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><span lang=\"EU\">Egoera sozioekonomiko berriak erronka itzelak ditu: aberastasun eta lanpostu orokortuak sortzeko zailtasuna, sektore sozial zabal baten bizi-baldintzen prekarizazioa, politikan herritarren beharrei interes ekonomikoak gainjartzea eta desafio ekologiko eta energetikoa, besteak beste.<\/span><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><span lang=\"EU\">Horregatik, gaur egun erronka ez da soilik bizi dugun krisi ekonomikoari erantzutea: gizarte eredu berri baterako trantsizio bideak martxan jarri behar dira. Norabide honetan, egoera paradoxikoa da:<\/span><\/p>\n<ul style=\"text-align: justify\">\n<li><span lang=\"EU\">Batetik, badaude zentzuak egungo garapen eredu kapitalista bideragarria ez dela diotenak: ez da ekologikoki eta energetikoki jasangarria, desberdintasun sozial ikaragarriak eragiten ditu, eta, gainera, ez dirudi pertsonen zorion iturri denik. Funtsean, ez da ongizate handiagoaren sinonimoa. <\/span><\/li>\n<li><span lang=\"EU\">Bestetik, kapitalismo neoliberalaren aurrean ez da aterabide sinesgarririk sumatzen. XX. mendeko emantzipazio paradigma nagusiek alternatiba gisa efikazia galdu dute, badirudi ez dutela indarrik sektore sozial zabalak bildu eta kohesionatzeko. Esan liteke eraldaketa bideek proposamen teoriko eta praktiko berriak behar dituztela.<\/span><\/li>\n<\/ul>\n<p style=\"text-align: justify\">\n<p class=\"MsoListParagraphCxSpFirst\" style=\"margin-left: 0cm;text-align: justify\"><span lang=\"EU\">\u00a0<\/span><b><span lang=\"EU\">3. AUTOERAKETAREN INDARGUNEAK<\/span><\/b><\/p>\n<p class=\"MsoListParagraphCxSpMiddle\" style=\"margin-left: 0cm;text-align: justify\"><span lang=\"EU\">Bide honetan, kooperatibagintzaren oinarrian dagoen gizarte-ikuskerak eta autoeraketaren paradigmak, gizarte-alternatibak pentsatzeko pista interesgarriak eskaini ditzakete.<\/span><\/p>\n<p class=\"MsoListParagraphCxSpMiddle\" style=\"margin-left: 0cm;text-align: justify\"><span lang=\"EU\">Sinetsirik gaude komunitate edo herrigintza-logikak estrategikoak direla Estatu- eta merkatu-logiken bidegurutzearen aurrean. Kooperatibagintzaren aspirazio historikoak inoiz baino gaurkotasun handiagoa du: logika ekonomiko eta politikoak garapen komunitarioaren zerbitzura jarri eta gizarte baldintzak berregituratzea, pertsonak erdigunean izanda.<\/span><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><span lang=\"EU\">Euskal Herria esperimentazio gune pribilegiatua izan daiteke norabide honetan, komunitate logiken indarra bereziki nabarmena izan baita. Herrigintzak, autoeraketak eta gizartearen auto-antolaketak komunitate-logika indartu dute, herriaren oinarrizko beharrei aurre egiteko mugimendu anitza sortuz: ikastolak, euskalgintza, kooperatibagintza eta ekonomia sozialaren dinamika berriak, esaterako. Proiektuon muineko ezaugarriak honakoak dira:<\/span><\/p>\n<ul style=\"text-align: justify\">\n<li><span lang=\"EU\">Autonomia: pertsonen parte hartzea da oinarria. Parte hartzea jabetzan, burujabetzan, erabakimenean eta emaitzen sorrera eta banaketan.<\/span><\/li>\n<li><span lang=\"EU\">Bokazio edo funtzio soziala: etekin ekonomikoa ez da helburua, eraldaketa sozialerako tresna da. <\/span><\/li>\n<li><span lang=\"EU\">Duintasunean eta berdintasunean oinarritutako organizazio ereduak, pertsona helduagoak, autonomoagoak, kontzienteagoak eta solidarioagoak sustatuko dituena.<\/span><\/li>\n<\/ul>\n<p class=\"MsoNormal\" style=\"text-align: justify\"><span lang=\"EU\">Esperientzia ezberdinek erakusten dute Herrigintzaren logikatik eremu anitzetako erronkei erantzuterik badagoela: egitura produktiboa, hezkuntza, aisia, finantzak eta kultura, besteak beste<\/span><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n<p class=\"MsoNormal\" style=\"text-align: justify\"><span lang=\"EU\">\u00a0<\/span><b><span lang=\"EU\">4. HAUSNARKETARAKO GALDERAK ETA GAKOAK<\/span><\/b><\/p>\n<p class=\"MsoNormal\" style=\"text-align: justify\">\u00a0<span lang=\"EU\">Autoeraketa Topaketaren markoan gogoeta eta galdera hauek partekatu nahi genituzke zuekin:<\/span><\/p>\n<ul>\n<li style=\"text-align: justify\">E<span lang=\"EU\">gungo merkatuaren logika hegemonikoan eta Ongizate Estatuaren krisian kooperatibagintzak eta hari estuki lotutako herrigintzak badu zer edo zer eskaintzerik?<\/span><\/li>\n<li style=\"text-align: justify\"><span lang=\"EU\">Herrigintza eta Komunitate logika indarberrituek, eskala handiagoan eta gizarte esparru anitzagora hedatutakoek, indarra lukete gizarte antolamendu demokratikoagoa, solidarioagoa, parte hartzaileagoa eta justuagoa eraikitzeko?<\/span><\/li>\n<li style=\"text-align: justify\"><span lang=\"EU\">Baina, eragin-indarra izateko eta Estatuaren eta Sektore pribatuaren aldean espazioa eta nortasuna irabazteko ba ote dago nahikoa artikulatua eta saretua? Ez ote dago zein bere baitan bildurik, unean uneko beharrei erantzunez, isolatuegi, espazio publikoan nortasuna agertu eta alternatibarako erreferente bihurtzeko?<\/span><\/li>\n<li style=\"text-align: justify\"><span lang=\"EU\">Baina ba al dagokigu guri rol edo funtzio hori? Erdigunea izan behar gara, ala osagarria den sektorea osatzen dugu?\u00a0 <\/span><\/li>\n<li style=\"text-align: justify\"><span lang=\"EU\">Eta, azkenik, herrigintzaren parte gara?<\/span><\/li>\n<\/ul>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Uztailaren 15erako Autoeraketaren bueltako topaketak antolatu ditu Lanki Ikertegiak, Aretxabaletan, MONDRAGON UNIBERTSITATEko HUHEZI fakultatean. Hemen duzue informazio gehiago eta hemen izena emateko esteka. Baina zergatik autoeraketa topaketak? 1. AUTOERAKETAREN PARADIGMA ARO ALDAKETAREN TESTUINGURUAN Aro aldaketa batean murgilduta gaudenaren zantzuak indartsuak dira egun, eta gizarte eredua eraldatzea nahi dugun eragileok indar-gune eta erronkaz betetako agertokia dugu parez pare. Zentzu horretan, ezinbestekoa dugu egungo egoeraren eta erronken inguruko hausnarketa egitea. Izan ere, badirudi lehenaldiko emantzipazio paradigma nagusiek alternatibak eskaintzeko indarra galdu dutela. Ia oharkabean gizarte joera indartsuek atzera bueltarik ez duen agertokira eraman gaituzte. Gero eta uste zabalduagoa da modernitate kapitalista krisi estruktural eta sistemikoan dagoela. Krisia ez da soilik finantzario eta ekonomikoa, multidimentsionala da. Globalizazioak eta politika neoliberalek gizartearen antolaketa eta nazio-estatuan oinarritutako eredu sozioekonomikoa eraldatu dute. Euskal Herriko paisaia soziala ez da 80. hamarkadakoa. Gizarte joera indartsuek zeharo aldatu dute..<\/p>\n","protected":false},"author":94,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[31],"tags":[32,34,35,33,6,3,53],"amp_enabled":true,"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/mukom.mondragon.edu\/lanki\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/314"}],"collection":[{"href":"https:\/\/mukom.mondragon.edu\/lanki\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/mukom.mondragon.edu\/lanki\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/mukom.mondragon.edu\/lanki\/wp-json\/wp\/v2\/users\/94"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/mukom.mondragon.edu\/lanki\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=314"}],"version-history":[{"count":7,"href":"https:\/\/mukom.mondragon.edu\/lanki\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/314\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":811,"href":"https:\/\/mukom.mondragon.edu\/lanki\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/314\/revisions\/811"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/mukom.mondragon.edu\/lanki\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=314"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/mukom.mondragon.edu\/lanki\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=314"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/mukom.mondragon.edu\/lanki\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=314"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}