Erasmus en Finlandia – Erasmus Finlandia aldean (II): Hezkuntza eredua


Finlandiara joan aurretik ere, jakin bagenekien bertako hezkuntza sistema gainontzekoen erreferentzia zela, eta izaten jarraitzen duela, Europa mailan. Bertan zer aurkituko genuen jakin gabe ekin genion esperientzia berri honi, eta egia esan, bizitzan tokatu zaidan esperientziarik aberasgarrienetakoa izan zen, sekula ahaztuko ez dudan esperientzia. Hala ere, ezin esan esperientzia aberasgarriaren erruduna hezkuntza sistema izan zenik, inork ez lidake sinistuko!

Bertako hezkuntza sistemak bazituen hainbat berezitasun. Orain arte guk bizitakoaren oso ezberdina da, azterketetan oinarritutako ebaluazio sistemaren barruan haziak eta heziak izan gara eta bertan harriturik utzi gintuen gauzetako bat azterketek duten pisu urria da. Klasean eginiko banakako naiz taldekako lanek zuten protagonismoa, klaseko jarrera eta aurkezpenak ere oso garrantzitsuak izanik. Orohar, azterketako notak ikasgaiaren nota orokorraren %20a soilik suposatzen du eta zenbait ikasgaietan azterketarik egon ere ez dago, nota, egindako lanaren arabera baitoa. Askok pentsa dezakete kontatzen nabilen hau ez dela hain arraroa, gradua indarrean jarri denetik hezkuntza sistema mota honetara egin delako jauzia eta pixkanaka gurean ere sistema hau txertatzen ari delako. Hala ere, guretzat harritzekoa izan zen, ez genuen halakorik ezagutzen eta.

Bestalde, aipatzekoa da Finlandian ikasketa guztiak gobernuak ordaintzen dituela, bertako biztanleek ez dute unibertsitaterik ordaindu behar. Hori horrela, jendeak unibertsitate ikasketak lanarekin uztartzen ditu eta 4 urtetako ikasketak pixkanaka, 8 edo 9 urtetan amaitu. Presak, zertarako?

 

 

+ No hay comentarios

Añade el tuyo