Erasmus en Finlandia – Erasmus Finlandia aldean (III): Ikasle egoitza


Unibertsitatetik kanpo, eguneroko bizitza batez ere, “residentzia”n (ikasle-egoitza) zentratzen da. “Residentzia”k munduko edozein lekutako jendea ezagutzeko aukera ematen dizu, italiarrak, suitzarrak, amerikarrak, alemaniarrak, espainiarrak…  baita beste zenbait euskaldun ere.

Harremanak osatzeko orduan aukera desberdinak dauden arren, bertan egindako “kitchen party” delakoak dira jendearekin erlazionatzeko aukerarik egokienak. Festa hauek eraikuntza desberdinetako sukalde desberdinetan antolatzen dira, hau da, 12 logelatako pisu bakoitzak sukalde bat du, eraikuntza bakoitzean 3 pisu eta 20 eraikuntza baino gehiago daude; beraz, astero festak izateko probabilitatea handia da. Dena dela, hemendik kanpo, egunerokotasunean bai afari bai bazkariko orduan, jendez inguratuta egoteak kultura eta ohitura desberdinak ezagutzeko aukera ematen dizu.

+ No hay comentarios

Añade el tuyo