Turkuko erasmus egonaldian unibertsitateko ikasketak burutzeaz gain, inguruko herrialdeak ere bisitatu genituen. Egonaldiaren hasieran Turkuko inguruak ezagutu genituen: Ruissalo, lakuz eta zuhaiztiz jositako auzoa; Naantali, kostaldeko herri tipiko bat, Moomien bizilekua, etab. Jarraian, Finlandiako herri eta hirietara jo genuen, Tamperera eta Helsinkira besteak beste.
Egonaldiaren lehen hilabetearen ostean, hiru eguneko asteburu bat aprobetxatuz Sueziako hiriburua bisitatu genuen, Estokolmo. Urri amaieran, neguko oporrak ospatzen dira bertan, eta orduko astebeteko jai egunak aprobetxatzeko inguruko herrialdeetara jo genuen. Batetik, Estonia eta Letoniara, Tallin, Pärnu eta Riga ezagutzera. Eta, bestetik, Errusiara, Mosku eta Sant Petersburgora. Egonaldiarekin amaitzeko, Finlandia iparraldera jo genuen, Laponiara hain zuzen ere. Bertan, Inari herrian egon ginen ostatuz, eta egunero inguruko herrietara mugitzen ginen ekintza ezberdinak burutzera. Batetik, Rovaniemira, Santa Clausen etxea, zirkulu polar artikoaren muga… ikustera. Bestetik, neguko kirol ezberdinak egin genituen: eskia, mendi ibiliak elur-erraketekin, husky-ekin ibilbideak, elur motoak…