Azkenaldian, behin baino gehiagotan hitz egin dugu Creative Commons eta Jabetza Intelektualaren inguruan, baina ia beti teoriari erreparatu diogu. Gaur, praktikan nola aritu landuko dugu. Hortaz, bideotutorial honetan ikasiko dugu:
- Creative Commons irudiak Googlen nola bilatzen diren. Hau da, Google bilatzailean irudien bilaketa egiten dugunean, ohikoa izaten da iragazkirik gabeko bilaketa egitea. Termino bat ipini, bilaketaren emaitza ikusi eta gehien gustatzen zaigun irudia hartu ohi dugu gure Moodleko ikastaroan edo PowerPoint zein beste mota bateko aurkezpenean ipintzeko. Ez diogu lizentziari erreparatzen. Domeinu publikoko eta Creative Commons lizentziadun irudiak bilatzen ikasiko dugu.
- Irudi horiek Moodlera nola igotzen diren. Moodlek ez du aukera ematen irudiaren oina ipintzeko. Trikimailu bat erabiliko dugu guk irudi-oinak ipintzeko.
- Irudi horien autorea edo jatorria nola aipatzen den. Normalean, nahikoa izaten da irudiaren autorea edo jatorrizko iturria aipatu eta esteka ipintzearekin.
Hementxe ikus dezakezu bideotutoriala: