Inoiz behar izan duzue irudi bati testu labur bat gehitzea aipuren bat argitaratzeko, ideiaren bat azpimarratzeko edo blog-sarreren bat irudiztatzeko? Horrelakoetan, PowerPoint edo Paint gisako aplikazioetara jo ohi dugu, irudia igo, testua idatzi, esportatu… Prozesua ez da oso samurra izaten. Bada, bideotutorial honetan, hura arintzen saiatuko gara, Pablo aplikazioa erabiliz. Aplikazio honek, irudi batean testu labur bat txertatzeaz gain, sare sozialetan zabaltzeko edota jaisteko aukera emango digu.
Hortaz, bideotutuorial honetan ondorengoa ikasiko dugu:
- nola erantsi testua irudi batean
- nola partekatu irudia sare sozialetan
- nola txertatu irudia gure Moodleko ikastaro batean
Bideoa euskaraz dago eta gaztelaniazko azpitituluak ditu. Azpititulu horiek gaitu edo desgaitzeko, klikatu botoian, irudian azaltzen den bezala.
Bideotutoriala: