Azken urteetan, maiz azpimarratu dugu bideoen garrantzia hezkuntzan. Gure azalpenak aberaste aldera, ohikoa da Interneten topatutako edo guk geuk sortutako bideoak ikasleen esku ipintzea, bai online ikastaroetan eta baita aurrez aurrekoetan ere. Bada, bideo horien kudeaketa errazteko, erreprodukzio-zerrendak sortzen ikasiko dugu.
Bideotutorial honetan, beraz, ondokoa ikasiko dugu:
- YouTuben erreprodukzio-zerrenda bat nola sortu
- Erreprodukzio-zerrenda gure Moodleko ikastaroan nola estekatu
- Erreprodukzio-zerrenda gure Moodleko ikastaroan nola txertatu
Bideoa euskaraz dago eta gaztelaniazko azpitituluak ditu. Azpititulu horiek gaitu edo desgaitzeko, klikatu botoian, irudian azaltzen den bezala.
Bideotutoriala: