Bideotutorial honetan irudi interaktiboak nola sortzen diren ikasiko dugu; hau da, multimedia osagaiez -bideoak, azalpenak, audioak…- hornitutako irudiak nola sortzen diren.
Zertarako izan daitezke interesgarriak?
- Erakusten ari garen irudi baten informazio gehigarria eskaintzeko.
- Argazki batean azaltzen diren pertsonei buruzko informazioa areagotzeko.
- Mapa baten informazio osagarria plazaratzeko.
- Kontzeptu ezberdinetan sakontzeko.
- …
Ikus dezagun adibide bat:
Aplikazio ezberdinak daude irudi interaktiboak sortzeko. Guk horietako bat ikasiko dugu: ThingLink.
Bideoa euskaraz dago eta gaztelaniazko azpitituluak ditu. Azpititulu horiek gaitu edo desgaitzeko, klikatu botoian, irudian azaltzen den bezala.
Bideotutoriala: