Learning From Reality

Hezkuntza berrikuntza garatzen

Ikasleari zuzendutako formazio planak garai berrietara egokitzearen aldeko apustua egiten du Mondragon Unibertsitateak berrikuntza eta ikaslearen autonomia ardatz dituela.

Hezkuntza berrikuntzak dakartzan metodologia berritziale guztien artean, praktikotasuna eta metodologia berriak uztartzen dituzten bide berriak urratzen ari da Mondragon Unibertsitatea, eta fakultate bakoitzak horietako bat aukeratu du zertan datzan adierazteko:

MUniversitasaldizkariaren azken aleko ‘Hezkuntza berrikuntza garatzen’ erreportajeak azaltzen dizkigu eredu propio honen nondik norakoak.

Hala, Goi Eskola Politeknikoko ikasleek Project Based Learning (PBL) metodologiarekin enpresetako erronka eta proiektu errealak praktikara ekartzen dituzte eta ikasgelan landutako eduki teorikoak garatu ahal izaten dituzte. Honela, ibilibide akademikoak eta profesionalak bat egiten dute.

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean (HUHEZI) Lan Sekuentziak ezarri dira Ikus-Entzunezko graduan. Sekuentzia hauetan erronkak diziplina anitzeko moduletan hezur-mamitzen dira, kasuan kasuko ezagutza, trebetasuna eta konpetentziak eskuratzeko.

Mondragon Unibertsitatea antzindaria da Dual ereduan eta, bereziki, Enpresagintza Fakultatean ari da hartzen indarra azken urteotan; myGADE graduan, zehazki. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza gradua enpresara dago bideratuta, hau da, ikasketa etorkizuneko profesionalak ezagutza garatuko duen lekuan ematen da: enpresan.

Praktikotasunari dagokionez, Basque Culinary Centerrek ere paper oso garrantzitsua jokatzen du. Ikasleak aktiboki hartzen du parte gastronomiaren eta elikaduraren alorrean burutzen den ikerketan zein berrikuntza prozesuan.

 

5 ikasle, 5 eredu praktiko

Ikaste-esperientzia hauek gertutik ezagutzeko, lau fakultateak ordezkatzen dituzten bost ikasleren bizipenak bildu dira:

Behin gradua edo masterra bukatuta, bizipen praktikoez beteriko motxila daramate berekin Mondragon Unibertsitateko ikasleek. Esperientzia hori lan mundurako guztiz aproposa izango zaie.

Exit mobile version