Learning From Reality

365 egunen erroa

Euskararen Nazioarteko Eguna da gaurkoa. Baina gurean, Mondragon Unibertsitatean, Euskararen Eguna egunero dela esatea ez da topiko hutsean erortzea. #365egun leloa gure egiteko arrazoiak hamaika dira.  

Euskaldun gisa izendatzen dugu unibertsitatea, baina euskalduntasuna gure izanaren parte ere bada. Ondorengo lerrootan hori berresteko martxan dauzkagun hainbat proiektu eta egitasmori emango diogu ahotsa.

Euskara formazio-hizkuntza izateaz gain, ingeniaritzetatik hasi eta ekintzailetzaraino, eguneroko komunikazio hizkuntza ere badugu, gure hizkuntzarekiko konpromisoa barne-barnean daramagun balioetako bat izanik. 

Hartara, horrela definitzen dugu gure euskalduntasuna, Misioa, Bisioa, Balioka eta Kultura webguneko atalean: Euskal Herriarekin eta haren kulturaren, hizkuntzaren, ekonomiaren eta teknologiaren garapenarekin konprometitua.

Mendeberri 2025 Hezkuntza ereduan ere islatzen da munduari zabalik baina bere kulturan sustraiturik dagoen unibertsitatea garela:

“ezin du mundua ezagutu aurrez bere burua ezagutzen ez duenak”

“mundutarra izanik, ezinbestean ezagutu beharko ditu hizkuntzak eta kulturak”  

Hezkuntza eredu hau sei esparrutan ardazten da. Esparru horietako bat da arestian aipatutakoa eta isla zuzena du gure eskaintza akademikoan

Horrez gain, ikasturtean zehar, hainbat ekintza antolatzen dira euskara ikasleen eguneroko jarduerako lan-tresna izatea bermatzeko:  

Bestalde, Gipuzkoa Berdinago egitasmoaren kide da Mondragon Unibertsitatea Lurraldeko beste 18 erakunderekin batera ‘Gipuzkoa berdinago: jendaurreko hizkuntza jokabide orekatuago baten aldeko adierazpena’ izenpetu dugu. Lurraldean dugun “erreferentzialtasunetik”, euskararen aldeko “jokabide aktibo bat” mantentzeko konpromisoa berretsi eta horretarako neurri multzoa adostu dugu.  

Mondragon Unibertsitateak orain arte egindako bidean aurrera jarraitzeko konpromiso irmoa du; euskara ardatz izanik, euskaldun eleanitz eta mundutarrak hezteko eguneroko lanean. 

Ekintzak fakultatez fakultate

Goi Eskola Politeknikoa

Humanitate eta Hezkuntza Zientziak

Enpresagintza Fakultatea

 

Exit mobile version