Learning From Reality

Gizartearen erronkei erantzuten dien unibertsitate kooperatiboa

Jose Maria Arizmendiarrietak argi zion: “Gizakia hezkuntzagatik da gizakia, jaiotzez baino gehiago; hezkuntza prozesua bere esanahi zabalenean hartuta, hau da, ezagutza batzuen eta esperientzia baten ondorioz”.  Mondragon Unibertsitatearen hastapenetan, eragin zuzena izan zuen berak, Arizmendiarrietak. 

Hezkuntzak gizartean eragina eta erantzukizun zuzena du, hots, ardura sozial handia du. Hori dela eta, Mondragon Unibertsitatea gizarte-bokazioa duen eta gizartearen beharrei erantzuten duen unibertsitatea gisa definitzen dugu. Jomugan dituen pertsonentzat garrantzitsuak dira elkartasuna, lankidetza, justizia soziala, berdintasuna eta partekatzea, kooperatibei lotuta dauden balio eta ideiak, alegia.

Izatez, MONDRAGON Korporazioa enpresa-multzoko kidea da. Alde horretatik, bere bokazio humanistak inguruarekin, gizartearekin eta bizi dugun garaiarekin inplikatzera eramaten du. Ikuspuntu kooperatibo hori arlo guztietan islatzen du Mondragon Unibertsitateak, horretan datza izatetik egiterako urratsa. Balio kooperatiboekin duen konpromisoa da, hain zuzen, bere izaeraren eta hezkuntza-proiektu akademikoa eta eraldatzailearen benetako ardatza.

Haatik, kooperatibismoa da unibertsitateak duen ezagutza arloetako bat, eta kooperatibismoaren formakuntzan aitzindari eta erreferentea da Mondragon Unibertsitatea.

 

Formazioa eta ikerketa

Honen isla dugu Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean Unibertsitatea Master berria. Masterra zuzenduta dago ikaslea gaitzera Ekonomia Sozialean eta munduko esperientzia kooperatibo interesgarrienean; Mondragon Esperientzia Kooperatiboan, alegia.

Izatetik egiterako bide hori beste hainbat modutan ere gauzatzen da. Zenbait kasutan, unibertsitatea zuzenean murgiltzen da enpresa baten erraietan, han bertan kooperatibismoaren oinarriak ondo errotzeko eta indartzeko. Elkarlan honen prozesua eta emaitza kontatzen digu bideo honetan Josu Etxeberriak RPK taldeko presidenteak.

Askotan, Lanki Kooperatibismoaren Ikertegia  izaten ohi da enpresaren bidelaguna kooperatibismoaren oinarriak lantzeko prozesu honetan. Errealitate kooperatiboan ikertzea, formatzea eta eragitea du helburu nagusi Lankik, kooperatibismoa eta gizarte erronkak etengabe konexioan jartzeko, hain zuzen. Beti enpresatik gertu eta gizartetik gertu.

 

Exit mobile version