Learning From Reality

KoNet aplikazioa: unibertsitatearen zerbitzu guztiak eskura

Aplikazio mugikorren abantailetako bat beti eskura izatea da. Erabilerraza baldin bada, bizitza erraztu diezaguke, lehen sakabanatuta zegoen eta sarritan kontsultatu behar dugun informazioa leku berean bilduta eta berehala eskainiko baitigu.

Hau da KoNet Mondragon Unibertsitatearen doako eta Android eta IOS sistemetarako aplikazioaren filosofia.

KoNet-en helburua da Mondragon Unibertsitateko komunitateak, hau da, ikasle, irakasle edo kolaboratzaileek sarrera errazago bat izatea unibertsitatearen zerbitzuetara.

 

 

Aplikazian eskaintzen diren zerbitzuak ez dira alderdi akademikoari lotutakoak bakarrik, eguneroko bizitza unibertsitarioarekin lotutako zerbitzuak ere badaude.

Besteak beste, zerbitzu hauek eskaintzen ditu KoNet-ek:

Gainera, aplikazioa pertsonalizatu egin daiteke; norberak erabiltzen dituen zerbitzuak mantendu ditzake, eta gutxi erabiltzen dituenak edo ez dituenak erabiltzen, kendu. Web bertsioa ere badaukanez, ordenagailuz ere kontsultatu daiteke.

Aplikazioak eskaintzen duen zerbitzua hobetzeko, aldaketak proposatu daitezke APPtik bertatik.

KoNet aplikazioa Mondragon Unibertsitatearen digitalizazioaren estrategia barruan kokatzen da, unibertsitatearen esparru guztietara zabaltzen dena, euskarri eta formato ezberdinetan.

 

 

Exit mobile version